Zaporozhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaporozhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten
Ilja Jefimowitsch Repin - Reply of the Zaporozhian Cossacks - Yorck.jpg
Jatorria
SortzaileaIlia Repin
Sorrera-urtea1891
Jatorrizko izenburuaЗапорожцы пишут письмо турецкому султану
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak217 (altuera) × 361 (zabalera) cm
Genero artistikoagudu margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Oinarrituareply of the Zaporozhian Cossacks (en) Itzuli
Kokapena
LekuaErrusiar Museoa
BildumaErrusiar Museoa
InbentarioaЖ-4005
Gertaera nabarmenakcreation (en) Itzuli

Zaporozhiar kosakoak Turkiako Mehmed IV.a sultanari gutuna idazten (errusieraz: Запорожцы пишут письмо турецкому султану; ukraineraz: Запоро́жці пи́шуть листа́ туре́цькому султа́нові) Ilia Repin errusiar margolariak 1880an hasi eta 1891n amaitutako margolan ezagun bat da. Haren neurria 2,03 × 3,58 metro da.

Repinek lan urteak margolanean bertan idatzi zituen. Alexandro III.a Errusiakoak 35.000 errubloren truk erosi zuen, garai hartan errusiar margolan batengatik ordaindutako diru kopuru handiena. Tsarrak erosi zuenetik, ikusgai dago San Petersburgo hiriko Errusiar Museoan.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanaren ultimatuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«

Mehmed IV.a sultana Zaporozhiako kosakoei...

Sultan gisa; Mahoma profetaren semea, eguzkia eta ilargiaren anaia, Jainkoaren biloba eta erregeordea, Mazedonia, Babilonia, Jerusalem eta Goi eta Behe Egiptoko erresumen erregentea, Jesukristoren hilobiaren zaindaria, feideikomisarioa eta Jainkoak berak hautatua, musulman herriaren itxaropena eta erosotasuna, kristautasunaren elkarsortzailea eta defendatzaile handia... Agintzen dizuet, Zaporozhiar kosakook, modu boluntarioan men egin nazazuela eta eta arma erresistentziarik gabe, Gainera, zuen erasoekin gogoaitzetik amaitzea agintzen dizuet.

—Mehmed IV.a, Otomandar Inperioaren sultana

»

Kosakoen erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera erantzuna adarjotze sail batez osatu omen zen, Sultanaren tituluez baliatuz:

«

Zaporozhiar kosakoek turkiar sultanari!

Oi sultana, turkiar deabrua, deabruaren anai madarikatua, Luzifer berberaren lagun eta idazkaria. Zure ipurdi biluziaz triku bat ere hiltzeko gai ez zaren zein motako deabruzko zalduna zara? Deabruak kaka egin eta zure armadak jan. Inoiz ezingo dituzu, putakumea, kristauen seme-alabak subditu bilakatu; ez diogu zure gudarosteari beldurrik, lur nahiz itsasoz borrokatuko gatzaizu, ustel zaitez.

Babiloniar alproja, mazedoniar eroa, Jerusalemgo kantinaria, Alexandriako ahuntzen larru-jotzailea, Goi eta Behe Egiptoko urdezaina, armeniar txerria, Podoliako lapurra, tartariar katamita, Kamyanétseko borreroa, mundu honetako nahiz hilen munduko ergela, gure Jaunaren aurreko inozoa, sugearen iloba eta guren zakilen karranpa. Txerri muturra, behor ipurdia, hiltegiko txakurra, antikristautasunaren aurpegia, zeure amarekin larrua jo ezazu!

Horregatik zaporozhiarrok aldarrikatzen dugu, ezdeusa, inoiz ez zara ez kristauentzako txerriak bazkatzeko gai izango. Amaitzeko, datarik ez dakigunez eta egutegirik ez dugunez, ilargia zeruan da, Jaunaren urtea da, egun berdina hemen nahiz han, hortaz musukatu gaitzazu ipurdian!

»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]