Bovidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bovidae
20 Ma-0 Ma

Lightmatter ibex.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Artiodactyla
Familia Bovidae
Azpifamiliak
Datu orokorrak
Iturria shofar, horn eta buff leather

Bovidae edo bobidoak ugaztun artiodaktilo familia bat da. Behiak, antilopeak, gazelak, ardiak, ahuntzak, yakak eta antzeko animaliak biltzen ditu. Guztira 140 bat espezie ezagutzen dira. Espezie guztiak belarjaleak dira. Bai emeek bai arrek adarrak dituzte, hezur ehundurakoak. Oreinen adarrak ez bezala hauek hutsik daude. Klima epel eta tropikaletan garatzen dira hoberen.

Handienak tona bat inguruko pisua izatera iristen dira, eta 2 metroko altuera (esaterako, gaurra, bufaloa eta bisontea). Beste batzuk txikiak dira, eta 3 kilo pisatzen dute, adibidez dik-dikak. Batzuk gihartsuak dira, konparazio batera zezena; eta beste batzuk hanka luzekoak dira. Batzuk taldetan biltzen ez badira ere, hori da gehienen joera.

Guztiak Ruminantia taldekoak dira, eta urdaila antzekoa dute: helduak direnean 4 gela dituzte: zaku handi, zaku txiki, liburu-toki eta gatzagia.

Azpifamiliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bovidae Aldatu lotura Wikidatan