Hilarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Disko itxurako hilarria Ainhoan.

Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da, gehienetan gorpua kokatua dagoen gainean ezarria. Horregatik, hilerrietan daude sarrien, nahiz eta bakandurik ere agertzen diren.

Ohi, monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete.

Heriotzarekin zerikusia duten oroitzapenezko estelak, duela milaka urtetatik altxatuak izan dira, kultura eta eskualde anitzetan, eta bere erabilerak, egun, oraindik jarraitzen du.

Bertan, testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, bere kokapenaren zergatia azalduz, eta arkeologo eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak dira, epigrafia adituen laguntzarekin.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «disko itxurako hilarri» eta «taula itxurako hilarri»

Euskal Herrian, tradizio handikoak izan dira disko itxurako hilarriak. Bertan, idazkunak eta ikurrak zizelkatzen ziren, hala nola, lauburu, eguzki eta hainbat motatako gurutzeak. Hilarri hauek duten itxura dela-eta, leku batzuetan harri gizonak izena hartzen zuten.

Antzina, Europa osoan eta Afrika iparraldean ere hedatuak zeuden.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]