Zerrenda:Game of Thrones (5. denboraldia)
Game of Thrones (5. denboraldia) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Atalak | 10 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberrietan oinarritutako telesaila |
Telesaila | Game of Thrones |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2015eko apirilaren 12a |
Amaiera-data | 2015eko ekainaren 14a |
Game of Thrones fantasiazko telesailaren bosgarren denboraldia 2015eko apirilaren 12an estreinatu zen HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean, eta urte bereko ekainaren 14an igorri zen denboraldiko azken atala. 10 atalek osatzen dute telesailaren bosgarren denboraldia, bakoitzak 55 minutu inguru duelarik.
George R. R. Martin idazle estatubatuarrak idatzitako A Feast for Crowns eta A Dance with Dragons eleberrietako zenbait pasartetan dago oinarrituta bosgarren denboraldia. Denboraldi honek hamabi Emmy Sari eskuratu zituen kategoria ezberdinetan: zuzendaritza onena, gidoi onena eta drama-telesail onena, esate baterako. Bi sari Peter Dinklage aktoreak eraman zituen, Tyrion-en interpretazioagatik lehenengo eta bosgarren denboraldietan.
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Gonbidatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosgarren denboraldian azaldutako pertsonaia errepikarien zerrenda, lehen agerpenean azaltzen diren lurraldearen arabera sailkatuak:
Murrutik haratago[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorne-n[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Erregearen Itsasoratzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Braavos-en[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esklaboen Badian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Pertsonaia nagusien agerpena atalez atal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia nagusiak | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pertsonaia | Aktorea | Atalak | Bosgarren denboraldia (2015) | |||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | |||
Tyrion Lannister | Peter Dinklage | 10 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Jaime Lannister | Nikolaj Coster-Waldau | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Cersei Lannister | Lena Headey | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Daenerys Targaryen | Emilia Clarke | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Jon Snow | Kit Harington | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Petyr "Hatz txiki" Baelish | Aidan Gillen | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Tywin Lannister | Charles Dance | 1 | X | |||||||||
Margaery Tyrell | Natalie Dormer | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Stannis Baratheon | Stephen Dillane | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Davos Seaworth | Liam Cunningham | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Melisandre | Carice van Houten | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Ellaria Sand | Indira Varma | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Theon Greyjoy | Alfie Allen | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Sansa Stark | Sophie Turner | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Arya Stark | Maisie Williams | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Samwell Tarly | John Bradley | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Tormund Giantsbane | Kristofer Hivju | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Gilly | Hannah Murray | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Varys | Conleth Hill | 4 | X | X | X | X | ||||||
Brienne Tarth-koa | Gwendoline Christie | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Bronn | Jerome Flynn | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Daario Naharis | Michiel Huisman | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Missandei | Nathalie Emmanuel | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Tommen Baratheon | Dean-Charles Chapman | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Jaqen H'ghar | Tom Wlaschiha | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Roose Bolton | Michael McElhatton | 4 | X | X | X | X | ||||||
Ramsay Bolton | Iwan Rheon | 6 | X | X | X | X | X | X | ||||
Jorah Mormont | Iain Glen | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X |
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailaren laugarren denboraldia estreinatu ostean, HBO konpainiak bosgarren eta seigarren denboraldiak ekoitziko zirela ofizialdu zuen. David Benioff eta D. B. Weiss izan ziren bosgarren denboraldiko showrunnerak ere. David Hill atal berrietako bat idazteaz arduratu zen, aurreko denboraldietan laguntzaile lanetan aritu ostean. George R. R. Martin idazleak aurreko denboraldi bakoitzean atal bat idatzi zuen, baina 5. denboraldian ez zuen kapitulurik idatzi, buru-belarri lanean ari zelako bere hurrengo eleberrian. Michael Slovis, Mark Mylod, Jeremy Podeswa, Miguel Sapochnik eta David Nutter-ek zuzendu zituzten atal berriak. Nutter bakarrik aritu zen aurreko denboraldietan zuzendari bezala, beste zuzendari guztiak berriak izan ziren.
Grabaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosgarren denboraldiko grabaketak Belfast hiriburuan hasi ziren 2014ko uztailean, eta abenduaren 12an amaitu ziren. Kroazian ere hainbat eszena filmatu zituzten, eta Islandiara ere bueltatu ziren paisaia batzuk grabatzeko helburuarekin. Gainera, produkzioa lehen aldiz Espainiara iritsi zen Andaluzian filmatzeko: Osunan eta Sevillako Alkazarrean filmatzen aritu ziren, besteak beste.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko denboraldietan bezala, honetan ere Ramin Djawadi ekoizle eta konpositorea arduratu zen denboraldiko musika idazteaz, eta 2015eko ekainaren 9an merkaturatu zen era digitalean. CD eran, berriz, ekainaren 17an merkaturatu zen.
DVDaren merkaturatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosgarren denboraldia osatzen duten hamar atalak 2016ko martxoaren 15ean merkaturatu ziren DVD eta Blu-Ray formatuetan.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Audientzia AEB-n (milioika) |
---|---|---|---|---|---|---|
41 | 1 | «The Wars to Come» | Michael Slovis | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko apirilaren 12a | 8.00 |
42 | 2 | «The House of Black and White» | Michael Slovis | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko apirilaren 19a | 6.81 |
43 | 3 | «High Sparrow» | Mark Mylod | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko apirilaren 26a | 6.71 |
44 | 4 | «Sons of the Harpy» | Mark Mylod | Dave Hill | 2015eko maiatzaren 3a | 6.82 |
45 | 5 | «Kill the Boy» | Jeremy Podeswa | Bryan Cogman | 2015eko maiatzaren 10a | 6.56 |
46 | 6 | «Unbowed, Unbent, Unbroken» | Jeremy Podeswa | Bryan Cogman | 2015eko maiatzaren 17a | 6.24 |
47 | 7 | «The Gift» | Miguel Sapochnik | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko maiatzaren 24a | 5.40 |
48 | 8 | «Hardhome» | Miguel Sapochnik | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko maiatzaren 31a | 7.01 |
49 | 9 | «The Dance of Dragons» | David Nutter | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko ekainaren 7a | 7.14 |
50 | 10 | «Mother's Mercy» | David Nutter | David Benioff eta D. B. Weiss | 2015eko ekainaren 14a | 8.11 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5 5. denboraldia |