Edukira joan

Zesar zifratze-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zesar zifratu» orritik birbideratua)
Zesar zifratuaren konposaketa

Kriptografian, Zesarren zifratze-sistema edo Zesar zifratzea, baita Desplazamenduzko zifratze-sistema izenaz ezaguna, mezuak enkriptatzeko teknikarik zaharrenetarikoa da, baita erabilienetako bat ere. Ordezkatze-metodo bat da, non hasierako mezuaren letra bakoitza beste letra batengatik ordezkatzen den: Alfabetoan 3 posizio aurrerago dagoen letrarengatik. Horrela, A letra D letra bihurtuko litzateke, B-a E etab. Metodo hau Julio Zesarren ohorean dauka izena, zeinek bere generalekin komunikatzeko erabiltzen zuen. Zesarren metodoa enkriptazio sistema konplexuago batzuetan ere agertu egiten da, Vigenére eta ROT13 metodoetan, adibidez. Zesarren zifratua desplazamendua 3-koa dauka, baina beste edozein desplazamendurekin ere aplika daiteke.

Zesarren zifratua erraz deszifratu daiteke gaur egun, eta ez du segurtasun handirik.

Tranformazioak bi alfabeto bata bestearen ondoren jarriaz errepresenta daiteke. Zifratutako alfabetoa alfabeto originala besterik ez da, baina 3 posizio desplazaturitakoa:

Alfabeto originala: abcdefghijklmnñopqrstuvwxyz
Alfabeto zifratua:  defghijklmnñopqrstuvwxyzabc

Mezu bat kodifikatzeko, eskema begiratu baino ez da egin behar eta letrak ordezkatu. Deszifratzeko aurkakoa egin behar da. Ikustagun adibide bat:

- "Euskaldunak bezalako neskak ez dira munduan" esaldia erabiliko dugu.

- Zuriuneak kenduko dizkiogu, horrela deszifratzea zailagoa egiten baita: "Euskaldunakbezalakoneskakezdiramunduan"

- E letra h letragatik ordezkatuko dugu, u letra x-gatik etab...

- "hxvndñxpdnehcdñnrphvndnhcgludoxpgxdp" da zifratutako esaldia.

Kodifikazioa ere aritmetika modularra erabiliz azaldu daiteke, letrak zenbakietan bihurtuz (A=0, B=1, ... , Z= 26). X letraren kodifikazioa n (3, Zesarren metodoan) desplazamendu batekin matematikoki azaldu daiteke horrela:

Eta deskodifikazioa:

Historia eta erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesar zifratuak bere izena Julio Zesarrengatik hartu zuen. Suetonioren esanetan, Zesarrek metodo hau erabiltzen zuen bere mezu militarrak kodetzeko[1]. Ez dakigu ziur zein segurua izan zen sistema hau erromatarren garaian, baina suposatzekoa da denbora haietan zerbait berria eta deszifratzeko zaila izan behar zuela. Halere, Zesar baino lehenago antzeko ordezkatze sistemak erabili egin zirela suposatzen da.

XIX. mendean, metodo hau aldizkarietan erabiltzen zituzten maitaleek, sekretuki mezuak pasatzeko. David Kahn historialariak adibide batzuk jartzen ditu bere liburu batzuetan, "The times" aldizkaritik ateratakoak.[2]

1915ean ere, Errusiar armadak erabili egin zuen, bere soldaduek zifraketa konplikatuekin arazoak baldin bazituzten honengatik aldatzeko. Ez da esan beharrik alemaniarrek eta austriarrek arazo gutxi izan zituztela beraien mezuak ulertzeko.[2]

Zesar zifratua ROT13 eta Vignére metodoetan ere erabiltzen da, beste desplazamendu bat erabiliz. Bestalde, interneteko foro batzuetan metodo hau erabiltzen da mezu batzuen zati batzuk ezkutatzeko, txiste edo istorio baten bukaeran, adibidez.[3]

Aipatzekoa da Bernardo Provenzano mafiosoak metodo hau erabili egin zuela XX. mendean, eta polizia denbora luzean despistaturik izan zuela.[4]

Errez deszifratu daitezke metodo honekin zifratutako mezuak. Zesarren metodoa erabili dela suposatzen bada, proba besterik ez da egin behar, desplazamendu ezberdinekin. Bestalde, desplazamendua alfabetoko 27 letren mende dagoenez, indar gorriarekin saiatu gaitezke deszifratzen, konputagailu eta programa baten laguntzaz errez eginez. Gainera, letren frekuentzia begiratu dezakegu, karaktereak errepikatu egingo baitira eta hizkuntza bakoitzak bere letren frekuentzia dauka eta.

Al-Kindi matematikari irakiarrari (801 – 873) zor diogu kriptoanalisian erabiltzen den hizkien maiztasunaren azterketaren metodoa. Kriptoanalisian mezuak deszifratzeko teknikak asmatzen dira mezu bat zifratzeko, erabili den gakoa zein den jakin gabe. [5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Suetonio. «Hamabi Zesarren bizitzak, Divus Iulius 56, 6» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  2. a b Kahn, David, 1930-. The codebreakers : the story of secret writing. (Revised edition. argitaraldia) ISBN 0-684-83130-9. PMC 35159231. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  3. Wobst, Reinhard.. (2007). Cryptology unlocked. John Wiley & Sons ISBN 978-0-470-06064-3. PMC 85623522. (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  4. (Ingelesez) «Mafia boss undone by clumsy crypto» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  5. «Zein da euskaraz gehien errepikatzen den hizkia eta zertarako erabili daiteke datu hori?» Sarean .eus 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]