Ziatika[1] edo neuralgia ziatikoanerbio ziatikoaren eta haren adarren ibilbidean zehar kokatutako min gogorrarekin azaltzen den sindromea da, defizit sentsitibo nahiz motorra ere izan ditzakeena. Gerrialdean hasi eta oinetara hel daiteke nerbioaren ibilbideari jarraituz. Anatomikoki, nerbio ziatikoaren lesio narritagarriek eragindakoa izan daiteke (neuritis ziatikoa), edo konpresioa eragiten duten faktoreek (herniak, infekzioak, tumoreak, eta abar) sortua.[2] Biztanleriaren %1ek eta %40k artean jasaten du bere bizitzan zehar (segun eta nola definitzen dugun)[3][4] eta ohikoena da gizonetan emakumetan baino.[5]
↑Valat, JP; Genevay, S; Marty, M; Rozenberg, S; Koes, B. (2010eko apirila). «Sciatica» Best Practice & Research. Clinical Rheumatology 24 (2): 241–52. doi:10.1016/j.berh.2009.11.005. PMID20227645..
↑Cook CE, Taylor J, Wright A, Milosavljevic S, Goode A, Whitford M. (2014ko ekaina). «Risk factors for first time incidence sciatica: a systematic review» Physiother Res Int 19 (2): 65–78. doi:10.1002/pri.1572. PMID24327326..