Zigor (opera)
Itxura
| Zigor (opera) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Estreinaldi-data | 1967ko urriaren 4a |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
| Libretista | Manuel Lekuona |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Francisco Escudero |
Zigor Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Jose Zinkunegiren Sancho Garcés ipuinean oinarritua, zeina, berriz, Arturo Kanpionen izen bereko poema dramatiko historiko-legendarioan oinarrituta dago[1]. Libretoa Francisco Escudero eta Manuel Lekuonak idatzi zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957 eta 1963 artean konposatu zen[2]. 1967ko urriaren 4an kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Coliseo Albia antzokian. Urtebete geroago, 1968ko ekainaren 6an, Madrilgo Zarzuelako Antzokian aurkeztu zen eszenako bertsioan[3].
Francoren diktaduran Euskal Herrian konposatu eta estreinatu zen opera bakarra izan zen[2].
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Pertsonaia | Tesitura[4] | Estreinaren antzezle-zerrenda 1968-6-6 (zuzendaria: Enrique García Asensio)[5] |
|---|---|---|
| Zunbeltz | baritono | Pedro Farres |
| Urko | tenor | Carlos del Monte |
| Urdaspal | baritono | Vicente Sardinero |
| Lore | soprano | Pura María Martínez |
| Urrea | mezzosoprano | Norma Lerer |
| Sorgin | mezzosoprano | Isabel Rivas |
| Otxandeta | soprano | María Orán |
| Burni | baxu | Julio Catania |
| Zelataria | tenor | Antonio Lagar |
| Leireko monasterioko abadea | baxu | Jesús Coiras |
| San Leon | baritono | José Luis Aramburu |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 41 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Larrinaga, Itziar. «La creación de la ópera en el País Vasco durante los años sesenta: Zigor!, de Francisco Escudero, hito de una época» Euskonews & Media (kontsulta data: 2023-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 25 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 42 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
- ↑ (Gaztelaniaz) Zigor: ópera española en cuatro actos. Madrid: Ministerio de Información y Turismo (kontsulta data: 2023-07-26).