Zindagi Na Milegi Dobara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zindagi Na Milegi Dobara
Jatorria
Argitaratze-data2011
Izenburuaज़िन्दगी न मिलेगी दोबारा
Jatorrizko hizkuntzahindia
Jatorrizko herrialdeaIndia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaBuddy filma, film dramatikoa, sarbide-bizipena eta film komikoa
Iraupena154 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Espainia eta Egipto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Zoya Akhtar (en) Itzuli
[[Kategoria:Zoya Akhtar (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Reema Kagti (en) Itzuli
[[Kategoria:Reema Kagti (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Hrithik Roshan
Farhan Akhtar (en) Itzuli
Katrina Kaif
Abhay Deol (en) Itzuli
Kalki Koechlin (en) Itzuli
Ariadna Cabrol (en) Itzuli
Naseeruddin Shah (en) Itzuli

[[Kategoria:Farhan Akhtar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Abhay Deol (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kalki Koechlin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ariadna Cabrol (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Naseeruddin Shah (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaFarhan Akhtar (en) Itzuli
Ritesh Sidhwani (en) Itzuli
[[Kategoria:Farhan Akhtar (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Ritesh Sidhwani (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaExcel Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Excel Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaShankar–Ehsaan–Loy (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMumbai
Historia
Jasotako sariak

znmdthemovie.com
IMDB: tt1562872 Filmaffinity: 448268 Allocine: 188567 Rottentomatoes: m/zindagi_na_milegi_dobara Mojo: zindagi Allmovie: v529244 Netlix: 70202336Edit the value on Wikidata

Zindagi Na Milegi Dobara ((hindiz: ज़िन्दगी न मिलेगी दोबारा; itzulita, Bizitza ez da birritan gertatzen) Zoya Akhtarrek zuzendutako 2011ko road movie indiar bat da, Bollywood estiloko elementuez osatua (abesti eta koreografiak).

Komedia erromantiko bat da Zindagi Na Milegi Dobara, erraz ikusten dena, Bollywoodeko 21. mendeko zinemaren zenbait ezaugarrirekin: dantza eta musikal elkarrekin bikain koreografiatua, aktore erakargarriak, tradiziozko sentipenen eta India aurreratu baten konbinazio modernoa[1].

Bollywoodeko jende ezaguna dira plantelean agertzen direnak. Neba-arrebak dira Zoya Akhtar zuzendaria eta Farhan Akhtar ekoizle eta aktorea (Kabir filmean), zineko beste pertsonaia baten seme-alabak, Javed Akhtar (filman agertzen diren poemak honenak dira). Hrithik Roshan begiargia (Arjun filmean) ere izar bat da Indian. 2012ra arteko sailkapenean, Bollywoodeko film dirutsuenen zerrendan, 11. postuan egon zen film hau.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hiru mutil, betiko lagun minak, Kabir, Arjun eta Imran. Espainiara doaz, baten ezkondu aurreko agurra ospatzera bidaia batean. Bakoitzak bere bihotzaren kontraesanak ere argitu beharko ditu bidaia horretan.

Espainiako bidaia horretan, Euskal Herrira eta Iruñera ere iritsiko dira; baina lehenago, Valentziako La Tomatina jai ezagunetik igaroko dira. Bere egunetik kanpo berregin egin zuten festa Buñol herrian produkzio garesti honen kontura.

Euskal Herriaren agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonisten bidaiaren azken etapa Iruñeko San Fermin jaietan gertatzen da[1]. Hemen ere entzierroaren berregiketa bat egin zuten, ohiko zenbait korrikalari extra gisa kontratatuz, baina benetako zezenik jarri gabe Iruñeko kaleetan. Zenbait eszenatan ikurrinak ikusten dira hiriko leihoren batzuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Luistxo. «Zindagi Na Milegi Dobara» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]