Zolote
Zolote Золотое | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Luhanskeko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Siverskodonetsk Raion | ||
Hromada | Hirske urban hromada | ||
Izen ofiziala | Золоте | ||
Jatorrizko izena | Золотое | ||
Posta kodea | 93294 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°41′N 38°31′E / 48.68°N 38.52°E | ||
Azalera | 24,91 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.376 (2014) | ||
Dentsitatea | 577 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | ukrainera |
Zolote (ukraineraz: Золотé) edo Zolotoie (errusieraz: Золотóе) Ukrainako Luhansk Oblasteko Sievierodonetsk Raionean kokaturiko herri bat da. 2021eko estimazioei jarraiki, hiri-biztanleria: 13,203koa da. Egun, Zolote garaian batu ziren hainbar herrik osatzen dute;[1] ondorioz, gaur egun, herri hauek sekuentzia batean zenbatuta daude, Zolote-1etik Zolote-5era.[1][2] Zolote sortu aurretik, herri hauek Karbonit, Rodina, Stakhanovets, Maryvka eta Partyzansky izena zuten.[2]
Donbasseko Gerran zehar Ukrainako agintariek Zoloteko zati batzuen kontrola galdu zuten Luhanskeko Herri Errepublikak bere independentzia aldarrikatu zuenean.[1][2] Zolote-5 –formalki, Maryvka– LHEren erabateko kontrolpean geratu zen.[2] Bestalde, Zolote-4 –Patrizansky– eta Zolote-3 –Stakhanovets– alderdi borrokalarien arteko "eremu grisean" kokatu ziren.[2] 2018ko ekainaren 30ean, Ukrainako Lurreko Armadak Zolote-4ren kontrol osoa hartu zuen;[1][2][3] hala ere, Ukrainak aitortu egin zuen herriaren hartzea gezurra izan zela, herri-jabegoa ukrainarra baitzen 2014tik.[4]
2014ko urriaren 7an, Luhanskeko Oblastaren gobernantza errazteko, Verkhovna Rada-k aldaketa batzuk egin zituen Ukrainaren administrazio-zatiketetan, gobernuak kontrolatutako eremuetako tokiak barrutietan bilduz; hala, Hirske eta Zolote herriak zein Nyzhnie eta Toxkivka hiri-motako asentamenduak Pervomaisk udalerritik Popasna Raion-ohiera eraman zituzten.[5]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko Ukrainako Erroldaren araberako ama-hizkuntza (zerrenda honek Luhanskeko Herri Errepublikak kontrolatutako eremuak ere hartzen ditu barne):[6]
- Errusiera: %50.34a
- Ukrainera: %43.93a
- Bielorrusiera: %0.35a
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Head of Zolote in Donbas: Gray zone shrinks with liberated village, UNIAN (2 July 2018)
- ↑ a b c d e f (Errusieraz) «Без крыши над головой: как помогают, оставшимся без дома жителям Луганщины» tribun.com.ua.
- ↑ Russian-led forces suffer huge losses within week – JFO, UNIAN (2 July 2018)
- ↑ Atlantic Council's Digital Forensic Research Lab. (20 July 2018). #MinskMonitor: Questions Over Ukrainian Liberation of Village. Medium.
- ↑ (Errusieraz) Рада изменила границы районов Луганской области. Lenta.ru 7 October 2014.
- ↑ http://www.ukrcensus.gov.ua