Zorrozabalenea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zorrozabalenea

Zorrozabalenea, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Hobbita eta Eraztunen Jauna eleberrietan agertzen da. Bi eleberri hauetako protagonista diren Bilbo Zorrozabal eta Frodo Zorrozabalen bizilekua da, Eskualdeko Hobbiton herrian dagoelarik. Hobbita eleberrian, hemen gertatzen diren gauzak, Eraztunen Jauna eleberrian gertatzen direnak baino 60 urte lehengo gertatzen direlarik, Bilbo hobbita nanoekin Ereborrera dihoanean, Zakuri-Zorrozabal familiak, bere etxea usurpatzen du Bilbo bera bere abenturatik itzultzen den une berean, hilda dagoela uste izango baitute.

Eraztunen Jauna eleberrian, Frodok, etxea, Lobelia Zakuri-Zorrozabali saltzen dio, bera, Kraskunera bizitzen joaten delarik, benetan, inork jakin gabe Rivendelera bidaiatzen duen arren; abenturaren amaieran, Mordorretik itzultzen denean, Lobeliak etxea itzultzen dio. Frodok, Portu Grisetara joan aurretik, Sam Gamgeeri eta honen emazte Rosita Kotori oparitzen die.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zorrozabalenea