Zubiri Manteo institutua
Itxura
(«Zubiri-Manteo BHI» orritik birbideratua)
Zubiri Manteo institutua —ofizialki, Xabier Zubiri Manteo BHI[1]— Donostiako Sagues auzoko bigarren hezkuntzako institutua da. Bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako zikloak eskaintzen ditu.[2] Donostiako Sagues, Gros, Ulia, Ategorrieta eta Egia auzoetako ikasleak biltzen ditu nagusiki.
1980an sortu zen institutua, Groseko Batxilergoko Institutu Publikoa izenarekin. 1987an, Manteo Lanbide Heziketako Institutua sortu zen. 1998an, bi institutuek bat egin zuten, eta Xabier Zubiri Manteo izena hartu zuen horrela eratutako institutuak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Legezko orria» Zubiri Manteo BHI (kontsulta data: 2025-12-15).
- ↑ «Hezkuntza eskaintza» Zubiri Manteo BHI (kontsulta data: 2025-12-15).
- ↑ «Zubiri Manteo» Zubiri Manteo BHI (kontsulta data: 2025-12-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau ikastola, eskola edo ikastetxe bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |