Zuhaitz sintetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zuhaitz naturalak baino CO2 bi bider gehiago xurgatzen duten zuhaitz artifizialak dira, beraz ez dute inolako elikagaiak behar, ez eguzkirik ez urik. Klaus Lackner (New York-eko geofisika unibertzitateko ikertzailea) diseinatutako zuhaitz hauek atmosfera garbitzen dute, erregai fosilen erreketa kantitatea jeisten eta berotegi efektuaren kontra egiten.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina hauek teknolegia askoko dorreak bezala estrukturartuta daude, material xurgatzaile bereziekin. Zuhaitz hauek pinuak dituen adar berdintsuak ditu eta orratzak material plastiko berezi batekin eginak daude, hidroxido sodikoarekin, hauek dira karbono dioxidoa xurgatzen dutenak airearen trantzizioarekin.

CO2-a xurgatzeko filtroak erabiltzen ditu, zuhaitz bakoitza 30 filtro izango lituzke, guztira 2.5 metroko luzeerarekin eta metro bateko zabalerarekin. Filtro horietan gelditzen da CO2-a konprimituta likido egoeran, eta horrela, lurrean lurperatuta geldituko litzateke betirako.

CO2 Xurgapen kantitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CO2-aren xurgarze prozesua hau zuhaitz naturalak ere egiten dute, baina hauek 1000 bider azkarrago. Hala ere prozesu hau ez da guztiz garbia, karbono dioxidoa xurgatzearen prozesua egiteko, energia behar du eta beraz karbono dioxidoa izuri, xurgatzen duen 1000 gramotik 200 izuriko lituzke.

Produkzio Bideragarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz sintetiko bakoitza tona bat korbono dioxido eguneko xurgatu dezake, 20 auto produzitzen dutena egun bakoitzean. Arazo handiena makina hauek fabrikatzeko kostea da, horrelako unitate bakoitza 21.500 euro ingurukoa baita. Kostea oso altua den arren zilegi dela esaten dute zientzialariek.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hauek edozein leku irekian jarri ahal daitezke, haize errotak bezala, eta arrapatzen duten CO2-a hodi batzuetatik eraman beharko lirateke, geroago lurperatzeko. Beraz leku falta ez da makina hauek jartzearen kontra dagoen arazoa.

Munduak urtero produzitzen duen karbono dioxido kopurua 3.6 gigatona bitartean dago, eta urteak pasa ahala igotzen ari den datua da. Karbono dioxido kantitate hori xurgatzeko 10 milloi zuhaitz sintetiko beharko lirateke, eta beraz 215 milloi euro.

Zientzialarien esanetan, proiektua bideragarria izan daiteke, baina puntu bateraino. Zuhaitz sintetikoak instalatu ahal daitezke, baina ez zenbaki handietan, bakarrik beste soluzio bat bilatzen duten arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]