Zura Karuhimbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zura Karuhimbi

Bizitza
JaiotzaGitarama, 1925
Herrialdea Ruanda
HeriotzaRuhango (en) Itzuli2018ko abenduaren 17a (92/93 urte)
Jarduerak
JarduerakSendalaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Zura Karuhimbi (c. 1925 - 2018ko abenduaren 17a) erruandar emakumea, hutu miliziek 1994ko Ruandaren genozidioan erailak izatetik 100 pertsona baino gehiago salbatu zituena. Sendalari tradizionala, pertsona hauek bere etxean babestu zituen eta erasotzaileak geldiarazi zituen sorginaren itxurak egitean. Pertsona hauen salbazioan izandako papera 2006an izan zen errekonozitua Genozidioaren kontrako kanpainaren dominarekin, Ruandako Paul Kagame presidenteak emana.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu ziurtasunarekin Karuhimbiren jaiotza data. Iturri batzuek 1909 inguruan izan zela diote, baina uste da 1925 urte inguruan jaio zela, haren nortasun-agirian ageri den data.[1][2] Haren familiako zenbait kide sendalari tradizionalak ziren Musamo herrian, Ruhango barrutia, Kigali hiriburutik ordu betera. Karuhimbi ere sendalari tradizionala bihurtu zen eta ospea lortu zuen botere magikoak zituelako. Ruandako Iraultzan zehar tutsi gutxiengoaren eta gehiengo ugariagoko hutu tribuaren arteko bortxakeriaren lekuko izan zen. Geroago kontatu zuen 1959an bi urteko tutsi mutiko baten bizitza salbatu zuela, bere idunekoa haurraren ilean lotuz, neskatila bat zela plantak egiteko, haren exekuzioa saihestuz. Haur hura urteak pasata Ruandaren presidente bihurtu zen: Paul Kagame.

1994ko genozidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zura Karuhimbiren omenezko hilarria Paduako Munduko justuen lorategian (Italia).

1994an, ruandar genozidioan —800.000 pertsona baino gehiago hil zituen indarkeria tribalaren susperraldian—, Karuhimbi alargun zaharra zen. Tutsiak nahiz burunditarrak eta hiru pertsona europar lagundu zituen bere etxean hutuen milizia ibiltaritik. Ehun pertsona baino gehiago salbatu zituen, haien ama hilen besoetatik haurtxoak ere erreskatatuz.

Hutu milizia uxatzeko Karuhimbi espiritu txarrek harturik zutela zurrumurrua zabaldu zen.[3] Bere burua eta etxea ukimenera irritatzaileak ziren belar naturalez estali zituen, sorgin izaera zuela sinistarazteko. Gainera, Karuhimbik iragarri zuen bere etxean mamuak bizi zirela eta han sartzen zirenak mehatxatu zituen espiritu gaizto haiek askatzearekin eta Jainkoaren amorruarekin.[4] Ohar hauek nabarmentzen zituen eskumuturrekoak astinduz eta erasotzaileak ikaraz jartzen zituen esanez heriotza bilatuko zutela haren etxearen barruan iheslariren bat erailtzen bazuten. Karuhimbi erosten saiatu zen milizia, haren etxean sartzeko, baina errefusatu egin zituen. Bere etxean babestu ziren pertsona guztiak genozidiotik salbatu ziren.

Ondorengo bizitza eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genozidioaren kontrako kanpainaren kontrako kanpainaren dominaren oihala

Genozidioaren ondoren, Karuhimbik deklaratu zuen kristaua zela eta erabilitako sorginkeria erasoak uxatzeko modua baino ez zela izan. 2006an Genozidiaoren kontrako kanpainaren domina jaso zuen Paul Kagame presidentearen eskutik.[5] Karuhimbik beti eramaten zuen domina eta lotarakoan bere burukoaren azpian jartzen zuen. Azken urteetan iheslariak babestu zituen etxe hartan bizitzen jarraitu zuen, denboraren poderioagatik nahikoa hondatuta egon arren. Iloba batek zaindu zuen zahartzean. Karuhimbi bere etxean hil zen 2018ko abenduaren 17an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Drury, Flora. (2019-12-22). «Obituary: Rwanda's Zura Karuhimbi, who saved dozens from genocide» BBC News (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  2. Ngabonziza, Dan. «Tribute To 109-Year-Old Zura Karuhimbi Who Breathed Her Last On Monday» KTPress (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  3. Kamwi, Ruth Kanyanga. (2018-12-18). «Rwanda: Umushyikirano! National Dialogue Delights Rwandan Women» AllAfrica (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  4. Ngabonziza, Dan. «Meet Karuhimbi, Whose Prank Saved 100 Tutsi» KTPress (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  5. Noor, Khamis. «Fallece una mujer que salvó la vida a más de cien personas durante el genocidio en Ruanda en 1994» Europapress (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).