Zurrutero alaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurrutero alaia
Frans Hals 002.jpg
Jatorria
Sortzailea Frans Hals
Sorrera-urtea 1620(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburua Een schutter die een berkenmeier vasthoudt, bekend als ‘De vrolijke drinker’ eta A Militiaman Holding a Berkemeyer, Known as the ‘Merry Drinker’
Amaiera lekua Haarlem
Ezaugarriak
Materiala(k) mihisea eta olio-pintura
Zabalera 66,5 zentimetro
Altuera 81 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Iconclass 31B62321, 41C12, 45(+26) eta 41D221(HAT)(+81)
Kokapena
Lekua Rijksmuseum
Gallery of Honour (en) Itzuli
Bilduma Rijksmuseum
Inbentarioa SK-A-135
Historia
Erakusketak Europeana 280

Zurrutero alaia (nederlanderaz: De vrolijke drinker) Frans Halsek 1627-1628an margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa mihise gainean izan zen. Tamainua 81,5x66,5 zm-koa da. Gaur egun Amsterdamgo Rijksmuseumen ikus daiteke. Halsek margotu zuen arteko erretratu ezagunena da.[1]

Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia bakarreko erretratua da, Frans Halsen obran ohikoa. Pertsonaia aurrera begira dago eta, irrifarrez, eskuineko eskuaz agurtzen du; ezkerreko eskuarekin, aldiz, soegileari kopa bat ardo eskaintzen dio, margolanatik irteten. Protagonista gizona da, herriko pertsonaia ohikoa, urteetan sartua. Hegal zabaleko txapela darama. Gorputz erdian, gerrikoa darama non Maurizio printzearen medailoia ikusten den. Gizona, bestela, ez dakigu zein den.

Margolanak baikortasuna eta alaitasuna transmititzen du. Hori, adibidez, koloreetan ikus daiteke: guztiak argiak dira; salbuespen bakarra kapelaren beltza izanik. Argiak disdiratsuak dira. Guztiak errealismoaren sentzazioa ematen du. Irudia espontaneoa da, indar handikoa.

Halsen lanetan ohikoa den moduan, atzean ez da paisaia edo irudirik ikusten.

Herbeheretako margolaritzan margolanaren elementuak soegileari hurbiltzeko joera zegoen, nolabait margolanaren mugak puskatuz. Kasu honetan joera hori baieztatzen da, bereziki edalontziaren eskaintzarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olivar, M., Cien obras maestras de la pintura, Biblioteca Básica Salvat, 1971. ISBN 84-345-7215-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]