1967ko Eretako lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1967ko Eretako lurrikara
Map
HerrialdeaEspainia

1967ko Eretako lurrikara 1967ko abuztuaren 13an Ereta herritik gertu, Zuberoa eta Bearno arteko mugan dagoen Argibel mendian, epizentroa izan zuen lurrikara izan zen. Hildako bat eta hainbat zauritu eragin zituen Eretan eta bertako eraikuntzen %80ak kaltetu zituen. Eretako eliza suntsituaren erlojuak ordu zehatza eman zuen: 23:10. 1909ko Probentzako lurrikaraz geroztik Frantzia kontinentalean izandako lurrikara bortitzena izan zen. Uhin sismikoak Pauen, Tarben edo Baionan nabarmenak izan ziren[3]. Hego Euskal Herrian ere nabaritu zen lurraren dardara: Erronkarin kalte arin batzuk sorrarazi zituen eta Donostian jendea kalera atera zen beldurrez.

Ondorioak 150.000 km2-ko azalera zuen eremu batera zabaldu ziren: hildako bat, ehundaka zauritu, 62 udalerri ukitu eta 2.283 eraikin hondaturik (horietatik 340 konponezinak)[4].

Hurrengo egunetan Bagnères-de-Bigorreko estazioak 80 lurrikara zenbatu zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]