Érik Orsenna
Érik Orsenna, jaiotza-izenaz Érik Arnoult (Paris, Frantzia, 1947 -), frantses idazlea da.
Biografia[aldatu]
Ekonomia ikasi zuen. Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuko konferentzia-maisu izan zen (1975-1981). Aldi batez, Lankidetzako ministroaren aholkulari teknikoa izan zen, eta Errepublikako lehendakaritzako kultura-aholkularia gero (1983-1985). 1995ean, Paisaiaren Eskola Nazionaleko lehendakari izendatu zuten.
Argitaldaria izan zen Ramsay argitaletxean (1977-1981) lehenengo, eta Fayard argitaletxean gero. Idazle gisa, Goncourt saria irabazi zuen 1988an. Idatzi dituen eleberrien artean, hauek dira aipagarrienak: Une comédie française (1980), Grand amour (1993), Longtemps (1998), La Grammaire est une chanson douce (2001), Les Chevaliers du Subjonctif, Stock (2003), Voyage aux pays du coton. Petit précis de mondialisation, (2006), La Révolte des accents (2007), La Chanson de Charles Quint (2008), Et si on dansait? (2009), L'Entreprise des Indes (2009), Princesse Histamine (2010).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.