Ōita (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ōita prefetura
大分県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Ōita
Eskualdea Kyūshū
Map of Japan with highlight on 44 Oita prefecture.svg
Azalera
6.339,54 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.209.571 (2005)
189,32 bizt/km²
Uhartea Kyūshū
Ōita prefeturako mapa.

Ōita prefetura (大分県 Ōita-ken?) Japoniako Kyūshū uharteko prefetura bat da. Hiriburua Ōita hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. mendean, Kyūshū lau eskualdetan banatuta zegoen: Tsukushi-no-kuni, Hi-no-kuni, Kumaso-no-kuni eta Toyo-no-kuni. Gaur egungo Ōita Toyo-no-kuni eskualdearen parte zen. Geroago, Toyo-no-kuni bitan banatu zen, Bungo probintzia eta Buzen probintzia.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Bungo eta Bunzen probintzietako barrutiak elkartu egin ziren Ōita prefetura eratzeko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōita prefetura Kyūshū uharteko ipar-ekialdean dago. 119 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 106 km iparraldetik hegoaldera. Iparraldean, Suo kanala eta Honshu uhartea ditu; Yyo kanala eta Shikoku uhartea ekialdean; hegoaldean, Miyazaki prefetura; eta mendebaldean, Fukuoka (prefetura)Fukuoka eta Kumamoto prefeturak.

Oso lurralde menditsua da (Yufu mendia, Tsurumi mendia, Sobo mendia, Katamuki mendia, Kujū mendia), eta lurraldearen % 70 basoek estalita dago. Ibai ugari dago.

Prefeturako lurraldearen % 28 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Aso Kujū eta Setonaikai parke nazionalak, besteak beste.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōita prefeturako jarduera nagusia nekazaritzako produktuei lotuta dago: zitrikoak, shiitakea, banbua, azafraia, galingalea. Arrain- eta itsaski-haztegiak ere garrantzitsuak dira kostaldean. Manufaktura-industria bigarren mailako jarduera da prefeturako ekonomian.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ōita (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan