11 Partenope
Wikipedia(e)tik
11 Partenope, asteroide gerrikoan aurkitutako 11. asteroidearen izena da. Asteroide gerrikoko asteroide handi eta dizdiratsu bat da. Nikel-burdinazko metalen eta burdina eta magnesiozko silikatoen nahasketa batetaz osatua dago.
Annibale de Gasparis astronomo italiarrak aurkitu zuen 1850eko maiatzak 11n Napolitik. Astronomo honek aurkitu zuen 2. asteroidea izan zen. Bere izena, greziar mitologiako Partenope izeneko pertsonaiagatik jasotzen du.
Egundaino, Partenopek, behin baino ez du ezkutatu izarren bat, zehazki, 1987ko otsailak 13an.
| Aurrekoa 10 Higia |
Asteroidea 1850eko maiatzak 11n aurkitua |
Ondorengoa 12 Viktoria |