1755eko Lisboako lurrikara
|
1755eko Lisboako lurrikara |
|
|---|---|
| Garai haietako grabatua | |
| Tsunamiaren eragina | |
| Data | 1755eko azaroaren 1a |
| Sorrera | 9:20 UTC |
| Magnitudea | 8,5-9,0 Mw |
| Mota | megabultzada lurrikara |
| Kaltetutako herrialdeak | |
| Tsunamia | Bai |
| Kaltetutakoak | 60.000-100.000 hildako |
1755eko Lisboako lurrikara Richter eskalan 8,5-9,0 magnitudera iritsi zen lurrikara bat izan zen[1]. 1755eko azaroaren 1ean gertatu zen, Domu Santu egunean[2].
Lurrikara honek, bere epizentroa, Portugalgo San Bizente lurmuturretik 200 kilometrotara zegoen arren, eskualde osoan eragina izan zuen. Lisboan bakarrik 10.000 eta 100.000 hildako artean izan ziren[3]. Marokon 10.000 hildako baino gehiago izan ziren eta Espainian beste 5.000. Eragindako tsunamia iparraldeko Ozeano Atlantiko osoan nabari zen. Lurrikararen ondorioz Lisboan sute bat gertatu zen.
Lurrikarak Portugalgo Erresumaren tentsio politikoak indartu eta XVIII. mendeko nahi kolonialak aldatu zituen. Orduko filosofo ilustratuek ondo ikertu zuen fenomenoa, sismologia modernoaren iturria izanik.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Gutscher, M.-A.; Baptista, M.A.; Miranda, J.M. (2006), «The Gibraltar Arc seismogenic zone (part 2): Constraints on a shallow east dipping fault plane source for the 1755 Lisbon earthquake provided by tsunami modeling and seismic intensity», Tectonophysics 426: 153–166, doi:, http://www.sciencedirect.com/science?_ob=ArticleURL&_udi=B6V72-4KBX4F6-1&_user=10&_coverDate=10%2F30%2F2006&_rdoc=1&_fmt=high&_orig=gateway&_origin=gateway&_sort=d&_docanchor=&view=c&_searchStrId=1686129586&_rerunOrigin=scholar.google&_acct=C000050221&_version=1&_urlVersion=0&_userid=10&md5=03712ebb4ba96cc63271c6c93369c1e0&searchtype=a
- ↑ Between History and Periodicity: Printed and Hand-Written News in 18th-Century Portugal
- ↑ Pereira, A.S. (2006), The Opportunity of a Disaster: The Economic Impact of the 1755 Lisbon Earthquake, Centre for Historical Economics and Related Research at York, York University,, 5. or., http://www.york.ac.uk/res/cherry/docs/Alvaro3.pdf
| Artikulu hau Portugalgo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |