1896ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula

Wikipedia, Entziklopedia askea
1896an zilarrezko dominak eman zitzaizkien irabazleei.

1896ko Udako Olinpiar Jokoak, ofizialki I Olinpiadako Jokoak Atenasen 1896ko apirilaren 6tik apirilaren 15era jokatu ziren kirol anitzeko udako proba bat izan ziren, Aro Modernoko lehenengo Olinpiar Jokoak. 14 herrialdetako 241 atleta izan ziren bertan, 43 kirol probatan parte hartuz 9 kiroletan[1].

Parte hartu zuten 14 herrialdetik 10ek lortu zituzten dominak, eta talde mistoak, hau da, herrialde bat baino gehiagoko atletak biltzen zituen taldeak, beste hiru domina irabazi zituen. Ameriketako Estatu Batuak izan ziren domina gehien irabazi zituztenak, 11, nahiz eta 14 atleta baino ez zituzten bidali. Greziak, ordea, 169 atleta bidali zituen eta 46 domina irabazi zituen guztira, horietatik 17 zilarrezkoak eta 19 brontzezkoak. Urrea, hala ere, 10 izan ziren, AEBk baino bat gutxiago[1].

Lehenengo Olinpiar Jokoetan, hainbat kiroletan herrialde bat baino gehiagoko taldeak zeuden[2]. Erretroaktiboki, NOBek "Talde mistoa" sortu zu (ZZX herrialde kodearekin) atleta talde hauek izendatzeko. Atleta batzuek bakarka irabazi zituzten dominak, eta ondoren taldeka, beraz herrialde ezberdinetan tabulatzen dira atleta berberak lortutako bi dominak. Dionysios Kasdaglis greziarra Alexandrian bizi zen, Egipton, eta NOBek Greziaren alde jartzen du tenisean bakarka lortutako domina, baina Demetrios Peterokokkinosekin batera bikoteka irabazitakoa talde mistoan sartzen du.

Lehen Olinpiar Joko hauetan irabazleei zilarrezko domina bat eta olibondo adar bat ematen zitzaien, eta bigarrenei kobrezko domina bat eta ereinotz adar bat. NOBek, modu erretroaktiboan, urrea, zilarra eta brontze eman die proba bakoitzeko lehenengo hiru atletei, gaur egungo ohiturari jarraituz. Berdineketak eman ziren hiru kiroletan eta, horregatik, domina kopurua ere handiagoa da. Francis Lane estatubatuarrak eta Alajos Szokolyi hungariarrak berdinketa eskuratu zuten 100 metroko lasterketako hirugarren postuan; Evangelos Damaskosek eta Ioannis Theodoropoulos greziarrek pertika-jauzian; Konstantinos Paspatis greziarrak eta Momcsilló Tapavicza hungariarrak tenisean. Gainera, brotnzezko dominarik ez zen eman hirugarren posturik egon ez zen hainbat kiroletan[3][4].

Domina taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

██ Antolatzailea (Grezia)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Ameriketako Estatu Batuak (USA)117220
2 Grezia (GRE)*10181947
3 Alemania (GER)65213
4 Frantzia (FRA)54211
5 Britainia Handia (GBR)2327
6 Hungaria (HUN)2136
7 Austria (AUT)2125
8 Australia (AUS)2002
9 Danimarka (DEN)1236
10 Suitza (SUI)1203
11 Talde mistoa (ZZX)1012
Guztira (11 herrialdeak)434336122

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Olympic Games - Organising Committees» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  2. «History-1896» web.archive.org 2008-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2008-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  4. «INTERNATIONAL OLYMPIC COMMITTEE - ATHLETES» web.archive.org 2008-05-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]