Olibondo
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Olibondoak ilaran.
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| 'Olea europaea' |
Olibondoa (Olea europaea ssp europaea) eta olibondo basatia (Olea europeaea ssp oleaster) Oleaceae familiako landako edo basoko zuhaitza da, normalean 4 eta 10 metro bitarte neurtzera iristen dena. Hosto iraunkorrak, lantza-formakoak, aurkakoak. Galtzarbean lukuak osatzen dituzten lore txiki zuri edo horixkak ditu, bi estaminekoak. Maiatzaren eta ekainaren artean loratzen da. Olibondoaren fruituak, olibak, jangarriak dira, 20 eta 35 mm arteko diametroko esfera-forma dute. Uztaroa: udazkena edo negua.
Bereziki, Mediterraneoaren inguruan (0 - 1000 m bitarteko garaieran) hazten da.
Olibatik olioa ekoitzi ere egiten du gizakiak.
[aldatu] Olibondo basatia
Zuhaixka edo zuhaitz txiki honek 5 metrorainoko altuera du, eta gehienetan adarrek arantzak dituzte. Hostoak aurkakoak, iraunkorrak, eliptikoak edo luzanga-lantzeolatu zabalak dira (landutako olibondoaren hostoak meheago eta luzeagoak dira).
Olibondo basatiaren berezko banaketa eremua Mediterraneoa da. Hala, bada, Iberiar penintsulan hego-erdian bizi da batez ere, eta nahiko ugaria da. Penintsularen iparraldean kostaldetik gertu bizi da, itsasertzeko klimaren ezaugarri bereziak egoki dituelako. Euskal Herrian Bizkaiko uhartetxo eta itsaslabar batzuetan baino ez da aurkitu; badirudi, beraz, klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako erlikia dela.