1905eko Errusiako Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
1905eko Errusiako Iraultza
Igande Odoltsuaren manifestariak
Data19051908
LekuaErrusiar Inperioa
EmaitzaIraultzaileen porrota. Nikolas II.a Errusiakoak boterea mantendu zuen
Urriko manifestua
Gudulariak
 Errusiar Inperioa
  • Armada inperialaren soldadu erregezaleak
  • Okhrana inteligentzia zerbitzua
  • Errusiako alderdi moderatu eta kontserbadoreak
  • Ehun Beltzak
  • Errusiar aristokrazia eta enpresaburuak

Iraultzaileak

1905eko Errusiako Iraultza Errusiar Inperiotik zabaldu zen matxinada jendetsua izan zen. Batzuetan gobernuaren aurkako erasoak egin zituzten baina bestetan ez zuten helburu finkorik: terrorismo, langileen grebak, nekazarien matxinadak eta altxatze militarrak izan ziren. Iraultzaren ondorioz, Inperioan monarkia konstituzional bat ezarri zen, Inperioko Dumak kontrolatuta.

San Petersburgoko langileek Nikolas II.a Tsarrari egindako eskakizuna

≪Jauna! Gu San Petersburgoko langileak, gure emazteak, gure seme-alabak eta baliabiderik gabeko gure adinekoak zugana gatoz, Tsar, justizia eta ulerkorra izan zaitezen eskatzeko. (...).

O, Tsar!, 300.000 gizaki baino gehiago gara, baina hori itxura besterik ez da, ez baitaukagu inolako giza eskubiderik. (...): Errusia oso zabala da, eta behar handiak ditu; hori dela-eta, ezin daiteke burokratez soilik osatutako gobernu baten bidez zuzendu. Guztiz beharrezkoa da herriak gobernuan parte hartzea, hark baitaki zer-nolako beharrak dituen.

(...) Eman ezazu bide, horretarako, Biltzar Konstituziogilea hautatzeko, sufragio unibertsalaren bidez.≫

1905eko urtarrilak 21

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1905eko Errusiako Iraultza Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Errusia
Artikulu hau Errusiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.