1940ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1940ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 5
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1940ko irailaren 1a
Amaiera 1940ko irailaren 8a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Amaikak Bat
1939
1941

1940ko Kontxako Bandera (Banderaren 45. ekitaldia) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Oriok bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Lehenengo jardunaldia erraz irabazi zuen Oriok Hondarribiaren aurretik, ohorezko txandan ordea Amaikak Bat talde donostiarra nagusitu zen. Santurtzik lehenengo egunean bakarrik egin zuen arraun ez baitzen ohorezko txandarako sailkatu.

Garai hartako araudiaren arabera lehenengo jardunaldian bakoitza bere traineruarekin aritzen zen eta bigarren igandean traineruak trukatu egiten zituzten. Horrela, ekitaldi honetako bigarren jardunaldian Oriok Loiolatarrarekin trukatu zuen trainerua eta Amaikak Batek Hondarribiarekin.

Bitxikeria bat ere badago estropada honen inguruan. Gerraostean kartzelan zegoela, Koldo Mitxelena hizkuntzalari errenteriar ezagunak bertsoak jarri zituen estropada hau zela-eta. Bigarren igandean garaile atera zen Donostiako trainerua, eta kartzelan hain pozik zeudenez donostiarrak, haiei burla egiteko bertso batzuk idatzi zituen.[1][2]

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Amaikak Bat (Donostia)
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Loiolatarra (Donostia)
Euskal Herria Santurtzi
Koruko Ama Birjina
San Nikolas
Ama Guadalupekoa
Loyolatarra
Virgen del Mar
Eustakio Iraola "Famao"
Jose Mari Urdangarin
Roman Agirre
Sebastian Bakeriza
Jose Iriarte

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 19:21:1/5 19:35:3/5 38:56:4/5
-
2 Amaikak Bat 20:05:0/5 19:27:2/5 39:32:2/5 + 0:35:3/5
3 Hondarribia 19:36:1/5 20:03:0/5 39:39:1/5 + 0:42:2/5
4 Loiolatarra 20:11:0/5 19:51:1/5 40:02:1/5 + 1:05:2/5
5 Santurtzi 20:25:0/5
-
-
-

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emen Gatoxti
    • Patroia: Jose Mari Urdangarin
    • Arraunlariak: Inazio Sarasua, Luis Gaztañazpi, Santiago Arrillaga, Jose Loidi, Ramon Indo, Jose Mari Zumeta "Salmasti", Jose Zumeta "Txantxa", Tiburtzio Etxeberria, Jose Mari Azkue, Joakin Azkue, Francisco Abaurrea, Ramon Uranga eta Batista Oliden.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7: 307 or.
  2. [1] Koldo Mitxelenak kartzelan jarritako bertsoei buruzko artikulua, Donostiako arraunketaren inguruko blog batean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]