1981eko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1981eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1981eko irailaren 6a
Amaiera 1981eko irailaren 13a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Kaiku
Txapeldunordea Euskal Herria Zumaia
1980
1982

1981eko Kontxako Bandera (Banderaren 86. ekitaldia, garai hartan 79. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, Kaikuk bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaikuk jardunaldi biak irabazi zituen arren Zumaiak ongi estutu zuen. Lehenengo igandean bizkaitarrek 3 segundoren aldea atera zioten gipuzkoarrei. Bigarren jardunaldian Zumaiak gogor ekin zion eta ziabogaren unean zazpi segundoko abantaila lortu zuen. Itzulerakoan ordea Kaikutarrek hortzak estutu eta uharte parean Zumaia harrapatu zuten. Azken txanpa itzela izan zen eta azkenean sestaoarrek 2 hamarreneko tarteaz irabazi zuten estropada.

Kontxan lehian aritu ziren traineruen artean bik merezi dute aipamen berezia; bata Portugalete da, hirugarren partehartzea baitzuen (aurrekoak 1926an eta 1968an) eta bestea Karmeleko Ama da, Santurtziren B ontzia, sailkapen estropadan A ontzia gaindituz sorpresa eman zuena.

Lehen aldiz, lekua gorde zitzaion estropadan traineru donostiarrari: Donostia zuzenean sartu zen donostiarren ordezkari bezala, horretarako Gipuzkoako Txapelketan lehenengo hiruren artean gelditzeko baldintza ezarri zitzaion.

Hondarribian jokaturiko sailkapen estropadan 13 traineruk hartu zuten parte, hiru bakarrik ziren gipuzkoarrak, zortzi bizkaitarrak eta bi kantabriarrak. Sorpresa itzelak egon ziren estropada erditik aurrera eguraldiak nabarmen hobera egin baitzuen eta abiatu ziren azkenengo zazpi traineruek lortu zuten Banderarako sailkapena. Kasurik bereziena Santurtzirena izan zen, B trainerua bosgarrena izan baitzen eta A trainerua berriz zortzigarrena. Hor bukatu zen santurtziarrek bandera eskuratzeko zuten itxaropena.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Karmeleko Ama
Euskal Herria Portugalete
Euskal Herria Zierbena
Euskal Herria Zumaia
La Marinera
Luis Carril
Ama Guadalupekoa
Bizkaitaŕa
Sotera B
Jarrillera
Zierbena
Telmo Deun
Santiago López "Vicuña"
Juantxo Aginaga
Tomas Iza
Norberto Torres "Txirri"
Joaquin Alvarez "Kino"
Juan Luis Maruri
Juan Antonio Cubero
Joseba Aristi

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Kaiku 20:25:1 20:16:2 40:41:3
-
2 Zumaia 20:28:1 20:16:4 40:44:5 + 0:03:2
3 Donostia 20:44:4 20:40:2 41:24:6 + 0:43:3
4 Castro Urdiales 20:39:1 20:47:8 41:26:9 + 0:45:6
5 Hondarribia 20:35:9 20:54:8 41:30:7 + 0:49:4
6 Karmeleko Ama 20:51:1 20:55:4 41:46:5 + 1:05:3
7 Portugalete 21:00:3 21:06:5 42:06:8 + 1:25:5
8 Zierbena 21:05:2 21:14:4 42:19:6 + 1:38:3

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
1 Kaiku 21:55,1
2 Hondarribia 21:57,9
3 Zumaia 22:09,0
4 Zierbena 22:12,8
5 Santurtzi B 22:14,1
6 Castro 22:17
7 Portugalete 22:18,2
8 Santurtzi A 22:22,5
9 Mundaka 22:22,8
10 Algorta 22:27,2
11 Hernani 22:51,0
12 Astillero 23:05,8
13 Raspas 23:08,7


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]