1956ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1956ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 5
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1956ko irailaren 2a
Amaiera 1956ko irailaren 9a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria San Juan
Txapeldunordea Euskal Herria Orio
1955
1957

1956ko Kontxako Bandera (Banderaren 61. ekitaldia, garai hartan 54. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta San Juanek bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, aurreko garaipenetik 32 urtetara[1].

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orio faboritoa bazen ere San Juanek lortu zuen garaipena. Lehenengo jardunaldian ateratako 32 segundoak nahikoa izan ziren bigarren jardunaldiko Orioren 3 segundoko abantaila ezerezean uzteko. Aipatzekoa lehenengo aldiz arraun egin zuten bi traineru izan zirela lehian, Aginaga eta Usurbil. Ez zen traineru donostiarrik izan, hau ere datu aipagarria.

Aurreko urteko estropada eremua mantendu zen, hiru ziabogaduna.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria Usurbil
Euskal Herria Aginaga (Txitxardin Zale)
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Roman Agirre eta Beñardo Elduaien
Jose Angel Lujanbio
Antonio Bakeriza
Ramon Arreseigor "Trabuko"

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Juan 23:02:2/5 21:54:0/5 44:56:2/5
-
2 Orio 23:34:0/5 21:51:0/5 45:25:0/5 + 0:28:3/5
3 Aginaga 24:50:0/5 22:51:2/5 47:41:2/5 + 2:45:0/5
4 Hondarribia 24:49:2/5 23:08:3/5 47:58:0/5 + 3:01:3/5
5 Usurbil 25:13:4/5 24:18:1/5 49:32:0/5 + 4:35:3/5


Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Juan
    • Patroia: Jose Angel Lujanbio
    • Arraunlariak: Anbrosio Dadie, Juan Lasurtegi, Manuel Goikoetxea, Felix Urtizberea, Lorenzo Garmendia, Inazio Ollokiegi, Leonzio Etxarri, Inazio Etxarri, Joakin Salaberria, Gabino Puy, Jose Maria Karrere, Florentino Legorburu, Manuel Etxabe


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1956ko Banderako irudiak NO-DOko dokumental batean (06:08 minututik aurrera)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]