Kontxako Banderarako Sailkapen estropada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxako Banderarako Sailkapen estropada
Sorrera 1972 (gizonezkoak)
2008 (emakumezkoak)
Herria Donostia, Gipuzkoa
Antolatzailea Donostiako Udala
Partehartzaileak Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi,
Kantabria, Asturias eta Galiziako traineruak
Modalitatea lerrokatua
Errekorra Gizonezkoak:
19'04"64 (Urdaibai, 2004)
Emakumezkoak:
10'29"64 (Getaria-Tolosa, 2011)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Orio (12)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Zumaia (4)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena
Emakumezkoak:
Euskal Herria Orio
Traineruak Donostiako portuan, 2012an.
Hondarribiako trainerua lanean 2007ko sailkapen estropadan.
Sailkapen estropadan ere jendetza biltzen da. Irudian Lapurdiko emakumezkoen trainerua lehorreratzen, 2018an.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropada Kontxako Banderan parte hartzeko egiten den sailkapen estropada da. Banderaren lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean jokatzen dute, erlojuaren aurkako modalitatean, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Kantabria, Asturias eta Galiziako traineruek.TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak daude gonbidatuta.

Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak sailkatzen dira Kontxako Banderan parte hartzeko. Zortzigarren trainerua udal antolatzailearen ordezkaria da; hau da, Donostiako talde bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagoko hamarkadetan Kontxako Banderan txandak osatzeko partaideak biltzeko ere lan handiak izan ziren arren, 1960ko hamarkadaren bukaeran arraun talde asko sortu ziren. Ondorioz, 1970 eta 1971n Gipuzkoako traineruek baino ez zuten arraun egin, eta Bizkaia eta Kantabriakoak lehiatik at gelditu ziren, jadanik traineru asko zeudela argudiatuz.

Hauek protesta egin zuten, eta 1972ko ekitaldirako sailkapen estropada ezarri zen lehen aldiz, sistema berezia erabilita: Gipuzkoako txapelduna zuzenean sailkatutzat eman zen; gipuzkoako beste traineruek jokatu zuten Hondarribiako eliminatoria, eta lehenengo bostak sailkatu ziren. Sailkatutako seigarren eta zazpigarrenek beste estropada bat jokatu zuten Bizkaiko eta Kantabriako txapeldunekin, azken bi txartelak erabakitzeko (azken bi hauek lortu zuten).

1973tik aurrera, guztien arteko sailkapen estropada eratu zen. Dena dela, sailkapen estropada jokatu gabe Kontxara sailkatzeko modu bereziak erabili izan ziren hainbat urtetan: 1975ean, Bizkaiko eta Kantabriako txapeldunak zuzenean sailkatu ziren, inskribaturiko sei gipuzkoarrekin batera; eta 1979an, berriz, herrialdeko txapelketetako aurreneko bi bizkaitarrek, bi kantabriarrek eta lau gipuzkoarrek lortu zuten txartela.

1981ean, Donostiako traineruari lekua gorde zioten, 1982an ez, eta, 1983tik aurrera, donostiarren arteko sailkapen estropada bat jokatu izan da Donostiako traineru bat baino gehiago izan den denboraldietan.

Gaur egun, 24 ontzik parte hartzen dute, eta honela hautatzen dira traineru horiek: TKE Ligako klub guztiak, Euskadiko Txapelketako lau onenak, Gipuzkoako Txapelketako parte hartzen duten gipuzkoar guztiak, eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak (azken liga honetakoak gehienez hiru).

Datu jakingarriak 2011n, lehen hiru sailkatuen artean 38 ehuneneko aldea besterik ez zen izan, eta photo finisha erabili behar izan zen ordena finkatzeko: Astillero (19'19"28), Kaiku (19'19"48) eta Tirán (19'19"66).

Errekorra Urdaibaik du: 19'04"64 (2004).

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Denbora
1972      Orio 20'26"4
1973      Getaria (Náutico) 23'50"4
1974      Orio 21'26"
1975 ez zen jokatu
1976      Donostia A.B. 19'43"4
1977      San Juan 19'32"3
1978      Orio 17'36"1
1980      Kaiku 21'27"4
1981      Kaiku 21'55"1
1982      Zumaia 21'04"39
1983      Kaiku 23'44"3
1984      Orio 20'34"10
1985      Zumaia 21'53"52
1986      San Juan 21'35"59
1987      San Pedro 20'02"26
1988      San Pedro 21'32"78
1989      San Pedro 22'13"43
1990      San Pedro 20'19"01
1991      Orio 22'43"39
1992      Orio 20'09"09
1993      San Pedro 19'41"41
1994      Donibaneko Arraunlariak (San Juan) 20'10"63
1995      Orio 21'47"86
1996      San Pedro 20'34"99
1997      Orio 19'29"85
1998      Orio 20'43"17
1999      Orio 20'06"63
2000      Orio 20'19"57
2001      Orio 21'21"83
2002      Astillero 20'59"67
2003      Astillero 19'19"97
2004      Urdaibai 19'04"64
2005      Castro Urdiales 19'18"94
2006      Castro Urdiales 19'21"24
2007      Hondarribia 20'56"36
2008      Urdaibai 19'45"80
2009      Kaiku 20'03"41
2010      San Juan 19'41"60
2011      Astillero 19'19"28
2012      Kaiku 21'25"30
2013      Portugalete 20'05"92
2014      Kaiku 19'38"70
2015      Bermeo (Urdaibai) 20'10"02
2016      Hondarribia 19'54"80
2017      Bermeo (Urdaibai) 19'51"64
2018      Bermeo (Urdaibai) 19'56"16
2019      Ondarroa 20'15"30
2020      Zierbena 19'45"18
2021      Santurtzi 20'23"68
2022      Hondarribia 19'43"72
2023      Zierbena 20'01"80

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak urteak
     Orio 12 1972, 1974, 1978, 1984, 1991, 1992, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001
     San Pedro 6 1987, 1988, 1989, 1990, 1993, 1996
     Kaiku 6 1980, 1981, 1983, 2009, 2012, 2014
     Bermeo Urdaibai 5 2004, 2008, 2015, 2017, 2018
     San Juan 4 1977, 1986, 1994, 2010
     Astillero 3 2002, 2003, 2011
     Hondarribia 3 2007, 2016, 2022
     Zumaia 2 1982, 1985
     Castro Urdiales 2 2005, 2006
     Zierbena 2 2020, 2023
     Getaria (Náutico) 1 1972
     Donostia 1 1976
     Portugalete 1 2013
     Ondarroa 1 2019
     Santurtzi 1 2021

Sailkapena (1972tik aurrera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
     Orio 45 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
     Hondarribia 39 1973, 1974, 1978, 1979, 1980, 1981, 1983, 1987, 1988, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
     Koxtape (San Juan) 32 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017.
     Kaiku 24 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022.
     Castro Urdiales 21 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009.
     Bermeo Urdaibai 20 1999, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
     *Donostia AB
(+Donostia-Arraun)
19 1972*, 1974*, 1975, 1976*, 1977*, 1980*, 1981, 1983, 1984, 1985*, 1989, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2007.
     San Pedro 19 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2008, 2009, 2013, 2015, 2018.
     Santurtzi 17 1976, 1977, 1979, 1980, 1981, 1982, 1984, 1985, 1988, 1989, 1990, 1991, 1995, 2018, 2019, 2020, 2021.
     Zierbena 17 1981, 1982, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
     **Donostiarra 16 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
     Astillero 14 1973, 1974, 1976, 1978, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011, 2012.
     Tirán 14 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017.
    *Ur Kirolak 14 1982*, 1983*, 1984*, 1985, 1986, 1988*, 1989*, 1990*, 1993, 1994*, 1995, 1996, 2003, 2004.
     *Arraun Lagunak (+Donostia-Arraun) 14 1988, 1990, 1991, 1992, 1993*, 1994, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2007.
     Zumaia 13 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1992, 2001, 2006.
     Pedreña 9 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011.
     Cabo da Cruz 9 2003, 2004, 2005, 2006, 2014, 2018, 2020, 2021, 2023.
     Lasarte 8 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979.
     Donibaneko Arraunlariak 8 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 2000.
     Ondarroa 6 1994, 1995, 1996, 2019, 2022, 2023.
     Hernani 5 1973, 1974, 1975, 1977, 1978.
     Getaria 5 1972, 1973, 2001, 2022, 2023.
     Trintxerpe 4 1997, 1998, 2000, 2001.
     Portugalete 4 1981, 1985, 2013, 2014.
     Zarautz 4 1991, 2006, 2007, 2020.
     Beraun 3 1972, 1973, 1974.
     Perillo 3 1998, 1999, 2002.
     Algorta 2 1980, 1982.
     Mundaka 2 1986, 1987.
     Santoña 2 1984, 1989.
     Ciudad de Santander 2 1991, 1993.
     Isuntza 2 1986, 1999.
     Sanjuandarra 1 1975.
     Karmeleko Ama (Santurtzi B) 1 1981.
     *Fortuna 1 1987.
     Yola (San Juan B) 1 1990.
     Samertolameu 1 1994.
     *Santiagotarrak
(Donostia Arraun Santiagotarrak)
1 2002.
     Mecos 1 2003.
     Arkote 1 2005.
     Chapela 1 2012.
     Ares 1 2021.

(*) Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak
(**) Donostiarra bateratuaren parte hartzeak, sailkapen estropada pasa beharrik gabe

Donostiarren arteko sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziako emakumezkoen arraun taldeak Donostiako portuan, 2018an.

Hasierako ekitaldietan jardunaldi bakarra zutenez (gizonezkoen bigarrenaren aurretik jokatzen zena), bezperan egiten zen sailkapen estropada. Gaur egun gizonezkoen sailkapen estropadaren aurretik aritzen dira lehian, ostegunean. Edozein traineruk aurkez dezake bere burua, eta Katalunia eta Valentziatik ere etorri izan dira elkarteak.

Urtea Irabazlea Denbora
2008          Zumaia-Getaria 13'42"
2009      Galizia 11'03"83
2010          Getaria-Tolosa 11'09"30
2011          Getaria-Tolosa 10'29"64
2012      Zumaia 12'32"56
2013      Zumaia 11'16"86
2014      Hibaika 11'02"10
2015      Zumaia 11'12"64
2016      Hibaika 11'22"02
2017      San Juan 11'09"68
2018      Náutico de Riveira 11'17"02
2019      Orio 11'12"92
2020      Orio 11'08"82
2021      Arraun Lagunak 10'54"00
2022      Arraun Lagunak 10'46"36
2023      Orio 12:23.24

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
     Zumaia 4 2008, 2012, 2013, 2015
     Getaria 3 2008, 2010, 2011
     Orio 3 2019, 2020, 2023
     Tolosaldea 2 2010, 2011
     Hibaika 2 2014, 2016
     Arraun Lagunak 2 2021, 2022
     Galizia 1 2009
     San Juan 1 2017
     Náutico de Riveira 1 2018

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Aldiak Urteak
     Zumaia 11 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2019, 2020, 2023
     Hibaika 11 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Orio 10 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     San Juan 9 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020
     Tolosaldea 9 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020, 2021, 2022, 2023
     Arraun Lagunak 8 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     ** Donostiarra 7 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Getaria 6 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2016
     Hondarribia 6 2008, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Galicia-Rías Baixas 5 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
     Náutico de Riveira 3 2017, 2018, 2019
     Deustu 3 2016, 2017, 2021
     Astillero 2 2008, 2009
     Bilbo Handia 2 2010, 2011
     Mecos 2 2013, 2017
     Hernani 2 2016, 2017
     Cabo da Cruz 2 2016, 2022
     Chapela 2 2021, 2022
     Kaiku 2 2018, 2023
     Zarautz 1 2016

(**) Donostiarra bateratuaren parte hartzeak, sailkapen estropada pasa beharrik gabe

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]