2011ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea

2011ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia urte hartako esku huskako pilota txapelketa nagusia izan zen. Eskuzko Pilota Enpresen Ligak antolatu zuen bederatzigarren ekitaldia izan zen, eta ASPE eta Asegarce enpresetako pilotariek hartu zuten parte.

Yves Salaberri Xala Lehen Mailako buruz buruko txapelduna izan zen, maila horretan izan den Ipar Euskal Herriko lehendabiziko txapelduna.

Pilotariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n hamasei pilotarik parte hartu zuten, horietatik zazpi aurreko txapelketan parte hartu izandakoak. Abel Barriolak baino ez zuen huts egin, zaurituta zegoelako[1].

Final hamaseietan lau pilotarik debutatu zuten, aurrelari bi eta atzelari bi: Aritz Lasa gipuzkoarra, 2010eko bigarren mailako eskuz banakako txapelduna, Mikel Beroitz nafarra, 2010eko bigarren mailako eskuz banakako txapeldunordea eta 2009ko txapelduna, Mikel Idoate nafarra, 2010eko Lau t'erdiko bigarren mailako txapelduna eta David Merino errioxarra, 2010eko Lau t'erdiko bigarren mailako txapeldunordea. Jon Ander Albisu gipuzkoarrak eta Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak ere debutatu zuten.

Hona hemen pilotari guztiak:

 

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Eskuzko Pilota Enpresen Ligako Buruz buruko Pilota Txapelketaren emaitzak honako hauek izan ziren:

Aurre kanporaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Lekua Gorriz Urdinez Emaitza
11/04/08 Remontival Pascual Idoate 9-22
11/04/15 Soraluze Laskurain Idoate 10-22


Final hamaseirenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Lekua Gorriz Urdinez Emaitza
11/04/23 Haroko Udal pilotalekua Urrutikoetxea Beroitz 22-18
11/04/23 Labrit Beloki Idoate 4-22
11/04/24 San Lorenzo Albisu Merino II.a 21-22
11/04/25 Astelena Arretxe II.a Aritz Lasa 16-22


Final zortzirenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Lekua Gorriz Urdinez Emaitza
11/04/29 Sébastien González González Idoate 19-22
11/04/30 Labrit Olaizola II.a Merino II.a 22-5
11/04/30 Amorebieta Retegi Bi Urrutikoetxea 22-12
11/05/01 Astelena Bengoetxea VI.a Aritz Lasa 22-10



Final laurdenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Lekua Gorriz Urdinez Emaitza
11/05/07 Labrit Olaizola I.a Idoate 8-22
11/05/08 Astelena Xala Retegi Bi 22-12
11/05/14 Bizkaia Martínez de Irujo Olaizola II 18-22
11/05/15 Labrit Patxi Ruiz Bengoetxea VI.a 6-22


Fase finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Finalaurrekoak Finala
             
Labrit pilotalekua, 11/05/21a
  Xala 22  
  Idoate 19  
 
Bizkaia pilotalekua, 11/07/3a
      Olaizola II.a 19
    Xala 22[2]


Atano III.a pilotalekua, 11/05/29a
  Olaizola II.a 22
  Bengoetxea VI.a 15


 



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]