Iñigo Pascual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pascual
Izen osoa: Iñigo Pascual Lisarri
Jaiotza data: 1976ko urriaren 15a (47 urte)
Jaioterria: Abartzuza (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,84 m
Pisua: 90 kg
Debutatze data: 1998ko urtarrilaren 5a
Debutatze pilotalekua: Lizarrako pilotalekua
Erretiratze data: 2014ko abendua

Iñigo Pascual Lisarri, pilota arloan Pascual deituraz ezaguna (Abartzuza, Nafarroa Garaia, 1976ko urriaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da, eta 90 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1998ko urtarrilaren 5ean jokatu zuen, Lizarrako pilotalekuan. 2015eko urtarrilean erretiratu zen, enpresak egin zion luzapen eskaintza ez baitzuen onartu; izan ere, urtebete baino gehiagoan partida nagusietatik baztertuta izan eta gero, egin zioten eskaintza ez zitzaion duina iruditu. Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian nabarmendu zen: titulurik irabazi ez zuen arren, hainbat urtez maila handian jokatu zuen,[1] eta txapeldunordetza lortu zuen 2003an.

Enpresak erretiratze partidarik ez zion antolatu, baina pilotari kideek agurreko bazkaria egin zioten hari eta orobat Aspeko atzelari izandako Aritz Laskuraini, 2015eko otsailaren 10ean.[2]

Politikan 2015ean sartu zen, Ahal Dugu alderdiko Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamenturako hautagaitzat.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Iñigo Pascual, exzaguero de Aspe: “En Aspe y Asegarce ya hacía tiempo que había perdido la ilusión”», Deia, 2015-01-22.
  2. (Gaztelaniaz) «Despedida de Laskurain y Pascual», 21 Iguales, 2015-02-11.
  3. Ander PEREZ: «'Pilotikariak'», Berria, 2015-05-15.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.