6 Hebe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

6 Hebe, asteroide gerrikoan aurkitutako 6. asteroidearen izena da. Burdina-nikel metalez eta silikatozko harkaitzez osatua dago. Asteroide gerrikoko asteroide handi bat da.

Esan bezala, aurkitu zen 6. asteroidea da. 1847ko uztailak 1ean aurkitu zuen Karl Ludwig Henckek Driesenetik, honek, 5 Astrea ere aurkitu zuelarik. Bere izena, greziar mitologiako Hebe izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, gaztetasunaren jainkosa zena.

1977ko martxoak 5ean, Hebek, Kaffaljidhma (Gamma Ceti) izarra ezkutatu zuen, hirugarren magnitudeko izar bat, moderatuki dizdiratsua. Ez da Hebek eginiko beste ezkutaketaren baten behaketaren berri izan.

Ezkutaketa honen emaitza bezala, P. D. Maleyk, Jebe izena eman zion ilargi txiki baten aurkikuntza iragarri zuen. Hala ere, aurkikuntza hori ez da baieztatua izan.


Aurrekoa
5 Astrea
Asteroidea
1847ko uztailak 1ean aurkitua
Ondorengoa
7 Iris