Aabenraa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aabenraa

Aabenraa
Danierazko grafia Åbenrå
Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarkako eskualdea
Koordenatuak 55°02′N 09°26′E / 55.033°N 9.433°E / 55.033; 9.433Koordenatuak: 55°02′N 09°26′E / 55.033°N 9.433°E / 55.033; 9.433
Aabenraa is located in Danimarka
Aabenraa
Eremua
Metropoli eremua
129 km2
951 km2
Posta kodea 6200
Biztanleria
Metropoli eremua
15.760 bizt. (2011)
60.189
Dentsitatea 122,17 bizt./km²
Sorrera 1240


Aabenraa edo Åbenrå (alemanieraz Apenrade, hego jutlandieraz Affenråe) Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, izen bereko fiordoan.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Danierazko åben strand hitzetatik dator, "hondartza irekia" esan nahi du. 1948an Danieraren idazkera erreformak Å ezarri zuen Aa-ren ordez baina Aabenraak kontrako iritzia azaldu zuen, munduko hirien zerrendetako lehenengo tokia galduko baitzuen. Gaur egun ere lehia honek jarraitzen du.

[aldatu] Historia

Apezpikuaren Opnør Hus gazteluaren inguruan eratuz joan zen Aabenraa eta 1240an merkatal hiri eskubideak jaso zituen. Arrantzari loturiko industria garatu zen ertaroan.

Bere kai aproposa zela eta, 1750 eta 1864 artean Mediterraneoko, Txinako, hego Amerikako eta Australiako hiriekin harreman komertzialak eratu zituen. Danimarkako monarkiaren hirugarren flota handiena ere bertan ezarri zen eta ontzigintza industriak ere garrantzia hartu zuen. Bertan eraiki zen esate baterako Cimber belauntzia, 1857an Liverpool eta San Francisco arteko bidea 106 egunetan burutu zuena.

1864ean Schleswigeko Gerrak Prusiaren esku utzi zuen eta 1920ko botaziorarte ez zen berriz Danimarkan sartuko. Botazio hartan Ipar Schleswigek danimarkan sartzea erabaki zuen, Aabenraan %55ak Alemaniaren alde egin bazuen ere. Gaur egun oraindik alemaniar komunitate handia dago eta beren egunkaria ere badute Der Nordschleswiger.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • San Nikolas eliza (St. Nikolaj kirke): Valdemar I.aren garaian eraikia, 1250 urtearen inguruan.
  • Brundlund gaztelua (Brundlund Slot): Margarita I.ak 1400an eraikia.
  • XIX mende hasierako auzo ugari mantentzen dira.

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aabenraa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak