Abkhaziera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abkhaziera
Аҧсуа бызшәа
Non mintzatzen den: Georgia eta Turkia 
Eskualdea: Kaukasia
Hiztunak: 105.000
Hizkuntza familia: Kaukasoar hizkuntzak 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Abkhazia
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ab
ISO 639-2: abk (B)  abk (T)
ISO 639-3: abk

 

Abkhaziera[1] (Аҧсуа бызшәа) abkhaziarren hizkuntza da. Kaukasoar hizkuntzen familikoa da, ipar-mendebalde azpitaldekoa, abazera, adigera, kabardera eta ubykherarekin batera.

Abkhazeraz Ashvy deritzo abkhazera erabiltzen den lurraldeari. Herritarrei, ostera, apsua deritze. Nazioartean abkhaz, abkhazian, abxaz eta abxazo izenak erabiltzen dira hizkuntza hau izendatzeko.

Abhkazieraren geografia-eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abkhaziarrak Abkhazia izeneko lurralde menditsuan bizi dira, Itsaso Beltzaren hego-mendebaldean, Georgia estatuan, Kaukaso lurraldean. Abkhazia eskualde autonomoa da Georgia barruan, eta praktikan, Errusiar Federakundearen babesaz, independente dihardute abkhaziarrek, Georgiarekiko loturak eguneroko bizimoduan etenda. Izan ere, 1992an georgiarrek Abkhazia menderatu zuten arren, 1993an abkhaziarrek garaipena lortu zuten. Mingrelako georgiar lurraldean, eta Turkiako zonalde batzuetan zabaldurik ere badago hizkuntza.

Hiztun kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an egindako erroldaren arabera, Sobietar Batasunean 103.000 ziren abkhaziarrak, horietako 93.000 Abkhazian bertan. Abkhaziarrak gutxiengoa dira Abkhazian, populazioaren %17 baino ez dira-eta. Abkhaziako gainerako herritarrak, jatorriz, %44 georgiarrak dira, %16 errusiarrak eta %15 armeniarrak, 1979ko erroldaren arabera.

Abhkazieraren hizkuntza ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abkhazera hizkuntzak abazerarekin eta ubykherarekin hizkuntza-taldea osatzen du, eta berezitasun linguistiko hauek dauzkate: kontsonante-sistema konplexua (abkhazerak 58-67 kontsonante; dialektoen arabera, abazerak 63); SOA hitz-hurrenkera (euskarak bezala); subjektuarekiko, osagarri zuzenarekiko eta zehar-osagarriarekiko aditz-komunztadura (euskarak bezalakoa); eta egitura ergatiboa (euskarak bezala). Horiek dira, besteak beste, hainbat hizkuntzalarik euskararen eta hizkuntza kaukasiarren arteko antzinako senidetasuna aldarrikatzearen arrazoia. 1954tik, alfabeto zirilikoa erabiltzen du hizkuntzak[2].

Idazketa sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926-1928 bitartean, Nicholas Marrerk ezarrita abhkazieraren latindar alfabetoa.[3]
1928 eta 1938 bitartean erabilitako latindar alfabetoaren ordaina alfabeto zirilikoan eta IPA transkripzioan.
Abhkazieraren alfabeto ziriliko modernoa
Letra Izena Transliterazioa IPA Balioa
А а А a /ɑ/
Б б Бы b /b/
В в Вы v /v/
Г г Гы g /ɡ/
Гь гь Гьы g' /ɡʲ/
Гә гә Гәы /ɡʷ/
Ӷ ӷ Ӷы ġ /ʁ/
Ӷь ӷь Ӷьы ġ' /ʁʲ/
Ӷә ӷә Ӷәы ġə /ʁʷ/
Д д Ды d /d/
Дә дә Дәы /d͡b/
Е е Е e /ɛ/
Ж ж Жы ž /ʐ/
Жь жь Жьы ž' /ʒ/
Жә жә Жәы žə /ʒᶣ/
З з Зы z /z/
Ӡ ӡ Ӡы ʒ /d͡z/
Ӡә ӡә Ӡәы ʒə /d͡ʑᵛ/
И и Иы i /j, jɨ, ɨj, i/
К к Кы k /kʼ/
Кь кь Кьы k' /kʼʲ/
Кә кә Кәы /kʼʷ/
Қ қ Қы /kʰ/
Қь қь Қьы k̢' /kʲʰ/
Қә қә Қәы k̢° /kʷʰ/
Ҟ ҟ Ҟы /qʼ/
Ҟь ҟь Ҟьы k̄' /qʼʲ/
Ҟә ҟә Ҟәы k̄° /qʼʷ/
Л л Лы l /l/
М м Мы m /m/
Н н Ны n /n/
О о О o /ɔ/
П п Пы p /pʼ/
Ԥ ԥ Ԥы /pʰ/
Р р Ры r /r/
С с Сы s /s/
Т т Ты t /tʼ/
Тә тә Тәы /t͡pʼ/
Ҭ ҭ Ҭы /tʰ/
Ҭә ҭә Ҭәы t̢° /t͡pʰ/
У у Уы u /w, wɨ, ɨw, u/
Ф ф Фы f /f/
Х х Хы x /χ/
Хь хь Хьы x' /χʲ/
Хә хә Хәы /χʷ/
Ҳ ҳ Ҳы /ħ/
Ҳә ҳә Ҳәы x̢° /ħᶣ/
Ц ц Цы c /t͡sʰ/
Цә цә Цәы /t͡ɕᵛʰ/
Ҵ ҵ Ҵы /t͡sʼ/
Ҵә ҵә Ҵәы c̄° /t͡ɕʼᵛ/
Ч ч Чы č /t͡ʃʰ/
Ҷ ҷ Ҷы Ӵ /t͡ʃʼ/
Ҽ ҽ Ҽы ċ /t͡ʂʰ/
Ҿ ҿ Ҿы ċ̨ /t͡ʂʼ/
Ш ш Шы š /ʂ/
Шь шь Шьы š' /ʃ/
Шә шә Шәы š° /ʃᶣ/
Ы ы Ы y /ɨ/
Ҩ ҩ Ҩы /ɥ ~ ɥˤ/ (< */ʕᶣ/)
Џ џ Џы ǰ /d͡ʐ/
Џь џь Џьы ǰ' /d͡ʒ/
Ь ь ' /ʲ/
Ә ә ° /ʷ,ᶣ,ᵛ/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2007-03-30), 38. araua - Munduko estatu-izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf .
  2. Abkhazera, Amarauna
  3. Марр, Николай Яковлевич (1864–1934): Абхазский аналитический алфавит. (Труды яфетического семинария, bol. I, Leningrad 1926), 51. orr., taula 2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.