Abraham Abulafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Abulafia
Abraham Abulafia
Abraham Abulafiaren Sefer ha-Ge’ulah
Datu pertsonalak
Izen osoa Abraham ben Samuel Abulafia
Jaio 1240
Zaragoza (Aragoiko Erresuma)
Hil 1291 eta gero
Comino (Malta)

Abraham ben Samuel Abulafia (hebreeraz: אברהם בן שמואל אבולעפיה‎; Zaragoza, 1240-Comino, 1291 eta gero), aragoiar rabbia izan zen, "Kabala profetikoa" eskolaren sortzailea.[1]

Gaztetan Tuteran bizi zen eta 1260an Lur Santua aldera joan zen. 1271 eta 1273 artean, Italian, Bartzelonan eta Grezian bizi zen. Estasi mistiko bat izan ondoren, 1280an Erromara joan zen Nikolas III.a aita santua judaismora aldatzeko asmotan.[2] Aita santua bera ailegatu baino lehen hil zen eta Abulafia frantziskotarren eskolan 28 egun eman ondoren, ia sutzarrean amaitu zen. Sizilian zegoela, Mesias 1290. urterako etorriko zela zabaldu zuen. Bere burua ere aldarrikatu zuen mesias. 1273an Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuari buruzko Sefer ha-Ge’ulah izeneko iruzkina idatzi zuen.[3]

Erreferentziak

  1. Jewish Encyclopedia. Abulafia Abraham Ben Samuel. .
  2. Giulio Busi eta Elena Loewenthal. (1995). Mística hebraica. Torino: Einaudi, 175 or..
  3. Gershom Scholem. (1965). Principales tendencias en el misticismo judío. Milano, 181 or..


Biografia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.