Adolf Butenandt
Adolf Butenandt (Lehe[1], 1903ko martxoaren 24a - Munich, 1995eko urtarrilaren 18a) alemaniar kimikaria izan zen.
Sexu-hormonei buruz egin zituen ikerketa garrantzitsuenak. Emakumearen gernutik ateratako estrona izan zen bakartu zuen lehen hormona. 1931n androsterona bakartu zuen, eta geroago osagai horren formula atera zuen. 1934. urtean progesterona bakartu zuen, emakumearengan haurdunaldiarekin zerikusia duten erreakzio kimikoetan agertzen dena. 1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen Leopold Ružičkarekin batera, baina boterean zegoen erregimen nazionalsozialistak sariari uko egitera behartu zuen. Azkenik, 1949. urtean jaso zuen Nobel Saria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
lehe
izeneko erreferentziarako
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Butenandt |
- (Ingelesez) Biografia Nobel Sarien webgunean