Gdańsk
|
Gdańsk |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | |||
| Alemanez | Danzig | ||
| Estatua | |||
| Voivoderria | Pomerania | ||
| Konderria | Gdańsk | ||
| Alkatea | Paweł Adamowicz | ||
| Koordenatuak | 54°22′N 18°38′E / 54.367°N 18.633°EKoordenatuak: 54°22′N 18°38′E / 54.367°N 18.633°E | ||
| Eremua | 262 km2 | ||
| Garaiera | -1,5 - 180,1 m | ||
| Posta kodea | 80-008 - 80-958 |
||
| Biztanleria | 456.967 bizt. (2010[1]) | ||
| Dentsitatea | 1.744,15 bizt./km² | ||
| Sorrera | X. mendea | ||
| http://www.gdansk.pl | |||
Gdansk edo Gdańsk[2] (polonieraz: Gdańsk; kaxubieraz: Gduńsk; alemanez: Danzig ) Baltikoko itsasaldean kokatutako Poloniako hiria eta, 1999tik Pomeraniako voivoderriko hiriburua. Vistula (Wisła) eta Motława ibaien alboan dago. 456.967 biztanle ditu (2010[1]) eta Sopot eta Gdyniarekin batera 750.000 biztanle inguruko metropoli eremua osatzen du.
Monumentu ugari ditu, besteak beste, udaletxea, XIV-XV. mendeetakoa, armategi handia, XVII. mendekoa eta Andre Mariaren eliza, XIV-XV. mendeetakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu egin dira gehienak, hiria suntsiturik gelditu baitzen. Kultura, jakintza, merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Goi Pomeriana edo Pomereliako dukerriko hiri nagusia izan zen X. mendetik aurrera. Poloniako koroaren esku geratu zen 1295ean, eta 1309. urtean Ordena Teutonikoak hartu zuen bere mendean. 1350ean Hansako hiria bihurtu zen, eta 1454an, germaniarrak egotzi ondoren, Poloniako erregearen agintepeko estatu libre bilakatu zen (1466, Torungo Bakea). Handik aurrera, Baltikoko portu nagusietakoa izan zen. Erreformaren aldera jarri eta gero (1523), Poloniako errege katolikoaren aurka jazarri zen, baina Eztebe Báthory erregeak zapaldu zuen matxinada.
Poloniaren bigarren banaketaren ondoren (Grodnoko hitzarmena, 1793), Danzig Prusiako koroaren eskuetara igaro zen. Frantsesen mendean egon zen 1807-1814 bitartean eta, 1878an, Mendebaldeko Prusiako hiriburu izendatu zuten. Versaillesko hitzarmenaren ondoren (1919), Danzig hiri aske bihurtu zen, Poloniak aduanetako abantaila batzuk mantendu zituen arren. Dantzigko igarobidea deitu zuten lurralde hura (Danzig itsasoarekin lotzen zuena, alegia) Alemania eta Poloniaren arteko liskar ugariren sorburu bihurtu zen.
1933. urtean, Hitlerren aldeko naziak nagusitu ziren Dantzigko dietan eta arazoak areagotu ziren. 1939ko irailean, alemaniar armada Dantzigen sartu eta Polonian barneratu zen: Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen. Aire bonbardaketek (1941-1945) erabat suntsitu zuten ia eta sobietarren osteek hartu zuten 1945ean. Poloniako errepublikako hiria da 1946tik aurrera, Gdansk izenaz.
1970. urtean, Gdansken, Sopoten eta Gdynian langileak matxinatu ziren, eta Gomulka, Poloniako lehendakaria, bere kargutik kentzea lortu zuten. 1980an hasitako greben ondorioz, langileek aginte komunista eraistea lortu zuten. Lech Walesa nabarmendu zen borroka horietan langileen buruzagitzan.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Gdansk 1971-2000) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.4 | 2.1 | 5.5 | 10.1 | 15.6 | 19.0 | 21.0 | 21.3 | 16.9 | 12.0 | 6.0 | 2.9 | 11.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.4 | -3.0 | -0.5 | 2.7 | 7.4 | 11.0 | 13.3 | 13.1 | 9.7 | 5.8 | 1.5 | -1.6 | 4.7 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 24.6 | 17.9 | 22.4 | 29.5 | 48.9 | 63.5 | 66.7 | 55.8 | 54.9 | 47.4 | 42.0 | 33.7 | 507.3 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Biztanleriaren bilakaera [aldatu]
Hizkuntzak [aldatu]
Gdansken kaxubierazko hiztunak bizi dira.
Herritar ezagunak [aldatu]
- Gabriel Fahrenheit (1686-1736) fisikaria.
- Mathias Goeritz (1915-1990), eskultorea.
- Günter Grass (1927-), alemanezko idazlea.
- Johannes Hevelius (1611–1687), astronomoa.
- Klaus Kinski (1926-1991), aktorea.
- Dariusz Michalczewski (1968-), boxeolaria.
- Arthur Schopenhauer (1788-1860), filosofoa.
Hiri senidetuak [aldatu]
Galeria [aldatu]
-
Gdańsk 1900 aldean
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/7 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.