Adolphe Sax
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Adolphe Sax | |
| Jaio | 1814ko azaroaren 6a | |
| Dinant, Valonia (Belgika) | ||
| Hil | 1894ko otsailaren 4a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Adolphe Sax (Dinant, Valonia, Belgika, 1814ko azaroaren 6a - Paris, Frantzia, 1894ko otsailaren 4a) belgikar musikaria eta musika-tresnen egilea izan zen. Musika-tresnen egile baten semea zen eta, lanbide hartaz gainera, flauta eta klarinetea jotzen ere ikasi zuen Bruselako musika ikastegian. 1842an Parisen kokatu zen, eta han asmatu zuen saxofoia 1845ean. 1857an hasi zen saxofoia jotzen irakasten Parisko musika ikastegian, eta arrakastarik izan ez zuten beste tresna batzuk ere asmatu zituen. Tresnen patenteak zirela eta, arazoak izan zituen legearen aurrean, eta 1880. urtetik aurrera behar gorrian bizi izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.