Agrupación Deportiva Alcorcón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agrupación Deportiva Alcorcón
Ezizena(k) Alfareros
Sorrera 1971
Futbol zelaia Estadio Santo Domingo
(edukiera: 5.880 lagun)
Presidentea Belgika Roland Duchâtelet
Entrenatzailea Valentziako Erkidegoa José Bordalás
Liga 2. maila
2012-13 2. maila, 9.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Agrupación Deportiva Alcorcón futbol talde madrilaarra da, 1971an Alcorcón hirian sortutakoa. 2010-11 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio Muñoz Jerez-en gidaritzapean sortu zen taldea 1971 urtean. 70. hamarkadan Alcorcón hiria Madrilen lo-hiri bihurtu zen eta populazioak gora egin zuen 40.000 biztanletik 140.000 biztanlera. “El Puchero”, “Los Amigos”, “Capitán de Madera” eta “El Crono” peñak sortu ziren eta hirugarren mailan ari zen taldeari jarraitzen zioten igandero. Hala ere ez zuen mailaz igotzea lortu eta 1988an berriz jeitsi zen Erregional mailara.

90. hamarkada egoera ezegionkorrarekin hasi zuen, Erregional mailan jokatzen eta zor handiarekin. 1992an Ángel Rubio presidenteak udalarekin negoziatu eta babes ekonomikoa lortu zuen eta 1994ean hirugarren mailara igo zen. 1997-98an presidente berria aukeratu zuten, Esteban Márquez Ponce, eta bigarren B mailara igo zen.

XX mendean ekonomia saneatu eta 2010an urte bikaina izan zuen izan ere Errege Kopan Real Madril kanporatu ("Alcorconazo" izenaz ezagutzen dena) eta bigarren mailara igotzea ere lortu zuen. 2012an lortu zuen emaitzarik onena, 4. postua hain zuzen ere. Igoera play-offa jokatu zuen baina ez zuen lehen mailara igotzerik lortu. 2013an 5. egin eta berriz jokatu zituen play-offak, oraingoan ere arrakastarik gabe.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

laugarren 2011-12an.

2009-10

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agrupación Deportiva Alcorcón