Levante Unión Deportiva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Levante Unión Deportiva
Ezizena(k) Granoteak
Sorrera 1909 (1939an batu)
Futbol zelaia Ciutat de València estadioa
(Edukiera: 25.570)
Presidentea Bandera de la Comunidad Valenciana (2x3).svg Quico Catalán
Entrenatzailea Bandera de la Comunidad Valenciana (2x3).svg Juan Ignacio Martínez
Liga La Liga
2011/12 La Liga, 6.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Artikulu hau futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Levante.

Levante Unión Deportiva 1909an sortutako Valentziako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Hasierako urteak [aldatu]

Valentziako Futbol Federazioa 1909an sortu zenean hainbat talde zeuden hirian, Gimnástico Club de Fútbol eta Fútbol Club Levante besteak beste. Valencia Club de Fútbol oraindik ez zegoen, 1919an eratu baitzen. Hala ere hasierako urte haietan ez batek ez besteak ez zuten emaitza aipagarririk izan.

F.C. Levantek 1937an garaipen itzela lortu zuen Copa de la España Libre txapelketan, finalean Valencia CF-ri 0-1 irabaztean. Espainiako Diputatuen Kongresuak Espainiako Kopa kategoria eman badio ere Futbol Federazioak ez du onartzen.

Klubaren sorrera [aldatu]

Gerra Zibila bukatzean Gimnástico CF ia jokalari gabe gelditu zen, eta FC Levante aldiz jokalariz ondo baina futbol zelairik gabe. 1939an beraz biek bat egitea erabaki zuten Unión Deportiva Levante-Gimnástico izena hartuz. Hasierako kamiseta zuri-gorria izan zen, baina 1941-42 denboraldian Levante Unión Deportiva izena hartzean Gimnásticoren kamiseta urdin-granatea erabiltzea erabaki zen.

Lehen mailan [aldatu]

Bigarren eta hirugarren mailan urte dezente egin zituen. 1958-59an lehen mailara igotzeko zorian izan zen baina U.D. Las Palmasen aurka jokaturiko promozioan galtzaile atera zen. Azkenik 1963an lortu zuen bere ametsa. Lehenengo urtean 10. postuan sailkatu zen baina hurrengo denboraldian berriz ere jeistea tokatu zitzaion Málagarekin promozio galdu ostean.

70. hamarkada eta bereziki 80. hamarkada krisi ekonomiko latzagatik ezagutzen da. Behe mailatan ibiltzeko ere nahikoa lan izan zuen.

Azken urteak [aldatu]

Lehen mailara itzultzeko ia 40 urte behar izan zituen. 2003-04 urtean lortu zuen eta Bernd Schuster entrenatzaile zuela bikain hasi zuen urtea, Europako postuetarako sailkatuko zela ere ematen zuelarik, baina denboraldia luze egin zitzaion eta urtea amaitzean Bigarren mailara jeitsi zen. Hala ere hurrengo urtean berriz igo zen Lehen mailara José Manuel Esnal euskalduna entrenatzaile zuela. Ordutik aurrera igo eta jeitsi ibili da taldea.

2011-12 denboraldia [aldatu]

2011-12 denboraldia bikaina egin du. Inork espero ez zuelarik bere historian lehenengoz Europa Leaguerako sailkatu da, seigarren egin baitu ligan.

Irabazitako txapelketak [aldatu]

Espainiako txapelketak: 1 [aldatu]

2003-04

Kanpo loturak [aldatu]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.