Agurtzane Intxaurraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurtzane Intxaurraga

Bizitza
JaiotzaOrozko1966ko otsailaren 12a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAntzerti (erakundea)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria eta film-zuzendaria
KidetzaEuskal Aktoreen Batasuna

IMDB: nm8629570 Literaturaren Zubitegia: 1040 Edit the value on Wikidata

Agurtzane Intxaurraga Etxebarria (Orozko, Bizkaia, 1966ko otsailaren 12a) bizkaitar antzerki eta film zuzendaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan arte dramatiko ikasketak egin zituen Antzertin. Ondoren, EHUn informazio zientzietan lizentziatura lortu zuen eta Donostiako Orfeoian kantu ikasketak egin zituen baita ere.[1]

Hika teatroa antzerki taldeko antzerki zuzendaria izan da.[2] Antzerki lanez gain, telebistan ere lan egin du hainbat telesailen zuzendari lanak eginez.

2016an bere lehen zinema lana zuzendu zuen, Teresa eta Galtzagorri animazio filma.[3] Animazio filme onenaren Goya sarietara izendatuta egon zen 2017an.[4]

2022an Garnacha de Haroko XXV. Antzerki Lehiaketan Zuzendari onenaren saria jaso zuen.

Agurtzane Intxaurraga (Teresa eta Galtzagorri)
Clara Sanz, Ricardo Ramón eta Agurtzane Intxaurraga. Teresa eta Galtzagorri

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izena
2016 Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izena Telebista katea
2000 Ander eta konpainia ETB 1
2001 Kilker Dema ETB 1
2007-2009 Goenkale ETB 1
2010 Mugaldekoak ETB 1

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ikuskizuna Konpainia
2018 Koaderno zuria / Coaderno blanco Hika Teatroa
2017 Sagartu Hika Teatroa
2013 Itsasoaren emazteak Hika Teatroa
2002 Ai ama !! Hika Teatroa
1998 Xagukumeak Hika Teatroa
1993 Ongi etorri etsai hori Hika Teatroa
1992 Charlotadas Hika Teatroa

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006: Bidegileak: Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988).[5] Maurizia Aldeiturriagari buruzko biogafia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Iametza. «AGURTZANE INTXAURRAGA» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) Agurtzane Intxaurraga – Hika Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) ‘Teresa y Tim’, de Agurtzane Intxaurraga, se estrena en salas – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  4. «Teresa eta Galtzagorri (Teresa y Tim) » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  5. «Agurtzane Intxaurraga Etxebarria :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]