Ahabia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ahabia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Ericales
Familia: Ericaceae
Generoa: Vaccinium
Espeziea: Vaccinium myrtillus
L.

Ahabia (Vaccinium myrtillus) Ericaceae familiako landare bat da. Baia jangarriak ematen ditu. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean hazten da, mendietako oihanpeetan, lurzoru azidoetan, zohikaztegietan eta konifero-basoetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaixka hostoerorkorra da, metro bateko altuerarainokoa. Adar berdeak ditu. Hostoak obalatuak dira, txandakatuak, larrukarak, berde argiak edo horixkak; ertzak horzdunak dira, eta peziolo laburra dute. Loreak txikiak dira, berde arrosaxkak, bost petaloz eta bost sepaloz osatuak. Fruitua baia beltz urdinxka bat da, zapore atseginekoa eta gazi-gozoa.

Hostoak aberatsak dira burdina eta manganesotan, baita azido organikotan ere (azido bentzoikoa, azido malikoa, azido zitrikoa, azido kinikoa...). Fruituak taninoak ditu, azukreak eta pektina.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astringentea da, taninoengatik. Tonikoa eta antiseptikoa da, eta P bitamina du. Asko janez gero, intoxikazioa eragin dezake hidrokinonagatik.

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahabia Aldatu lotura Wikidatan