Ahmad Shah Massoud
Massoud 2000ko abuztuan |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ahmad Shah Massoud احمد شاه مسعود |
|
| Jaio | 1953ko irailaren 2a | |
| Bazarak, Panjshir probintzia (Afganistan) | ||
| Hil | 2001eko irailaren 9a | |
| Takhar probintzia (Afganistan) | ||
Ahmad Shah Massoud —Masoud komandantea eta ezizenez Panjshirgo Lehoia ere deitua— (persieraz: احمد شاه مسعود Ahmad Šāh Mas'ūd) (Bazarak, Panjshir probintzia, Afganistan 1953ko irailaren 2a - Takhar probintzia, Afganistan, 2001eko irailaren 9a) afganistango mujahidinen buruzagia eta lider politikoa izan zen. Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko papera jokatu zuen. Sobietar armada egotzi eta gero, 1990eko hamarkadan, defentsa ministroa izan zen Burhanuddin Rabbaniren gobernuan. Talibanak boterera iritsi zirelarik hauen aurkako oposizio armatua zuzendu zuen, Iparraldeko Aliantzaren buru bilakaturik.
2001eko irailaren 9an Takhar probintzian asesinatua izan zen atentatu suizida batean. Atentatugileek, Dahmane Abd El-Sattar eta Bouraoui El-Ouaer tunisiarrek, Belgikako pasaportedun kazetaritzat aurkeztu zituzten beren buruak eta Massoudengana hurbiltzea lortu zuten.[1] Hilketa hura 2001eko irailaren 11ko atentatuak baino bi egun lehenago gertatu zen.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) (Ingelesez) Pour la mémoire du commandant Massoud