Aiete
|
Aiete |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Udalerria | Donostia | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°18′27″N 1°59′33″W / 43.3075°N 1.9925°WKoordenatuak: 43°18′27″N 1°59′33″W / 43.3075°N 1.9925°W | ||||
| Garaiera | 82 m | ||||
Aiete Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da.
Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua, Mirakontxarekin iparraldean, Amara Zaharra eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten duen auzoa.
Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, BeraBera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.
Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Katxola baserria, XVIII. mendeko baserri-sagardotegia.
- Aiete jauregia eta parkea
- Arbaizenea jauregia
[aldatu] Kanpo loturak
| Donostiako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aiete • Altza • Amara • Amara Berri • Antigua • Añorga • Ategorrieta-Ulia • Benta Berri • Miracruz-Bidebieta • Erdialdea • Egia • Gros • Ibaeta • Igara • Igeldo • Intxaurrondo |
||