Aikido
Wikipedia(e)tik
Nork bere burua armarik gabe defendatzen erakusten duen borroka-artea; Morihei Ueshiba (1883-1969) maisuak sortu zuen, eta Japoniako borroka-arte tradizionalen sintesia da. Japonieraz izenak erakusten duen bezala (ai = bat egitea; ki = kemena, energia, indarra; do = bidea), gorputzaren eta pentsamenduaren indarrak ekintza berean harmoniaz bat egitea du helburua. Beste borroka-arteetan ez bezala, borroka-teknikaren helburua ez da arerioa menderatzea, haren bortxazko erasoa desegin, erasoa desbideratu eta haren borondatea irabaztea baizik. Aikidoaren teknika gehienak ezpata, makila, aizto eta lantzazko borrokatik eratorriak dira.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.