Aingeruak nekez ausartzen diren tokian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aingeruak nekez ausartzen diren tokian
Jatorria
Egilea(k)Edward Morgan Forster
Argitaratze-data1905
IzenburuaWhere Angels Fear to Tread
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
ArgitaletxeaWilliam Blackwood (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko, copyrightduna eta copyrightduna

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian (euskaraz: «Where Angels Fear to Tread») E. M. Forster idazleak 1905ean plazaratu zuen eleberria da. Izenburua Alexander Poperen An Essay on Criticism liburuaren lerro batetik dator: "For fools rush in where angels fear to tread" (Aingeruak zapaltzeko beldur diren tokietan ergelak sartzen dira).

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian Forsterrek argitaratutako lehendabiziko eleberria da, 1905ean hain zuzen ere. Ingelesa izan arren, herri eta kultura mediterraneoenganako interes handia izan zuen beti eta Italian gertatzen da hemen kontatzen zaigun istorioa. Pertsonaia nagusiak bi emakume ingeles eta gizon italiar bat dira eta liburuak bi kultura ezberdinon arteko gatazka erakusten digu, pertsonaiek bizi dituzten egoeretan oinarriturik. Forsterrek XIX. mendeko hizkuntza elaboratu eta korapilatsuari utzi eta hemen estilo libreago eta ahozkoagoa erabili zuen. Bere garaiko gizarteari buruzko ardura erakutsi zuen beti eta gizarte maila ertaineko bizimoduaren begirale zehatz eta zorrotza izan zen.[1]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BBCk 1966an egokitu zuen eleberria telebistarako, Hilabeteko Antzezlan gisa. 1991n Charles Sturridgeren pelikula bihurtu zen, Rupert Graves, Giovanni Guidelli, Helen Mirren, Helena Bonham Carter eta Judy Davis aktoreek antzeztu zuten. Eleberriaren hamar ataleko irrati-moldaketa bat eman zen BBC Radio 4-n. Mark Weiserek eleberria opera gisa estreinatu zuen Peabody Institute of Music-en, 1999an, eta 2015ean izan zuen estreinaldi profesionala Kaliforniako Opera San Josén.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]