Jainkotiar komedia
Wikipedia(e)tik
Jainkotiar komedia (italieraz: La divina commedia) Dante Alighieri italiarrak 1308 eta 1321 artean idatzitako poema epikoa da.
Italierazko literaturako libururik garrantzitsuena[1] eta munduko literaturako libururik garrantzitsuenetariko bat[2] da. Poemak beste munduaren ikuspegi alegoriko eta irudikorra azaltzen du, Eliza Katoliko Erromatarrak Erdi Aroko filosofian azaldu zuen modukoa. Berari esker toskanar dialektoa italiera estandar edo batu bilakatu zen.[3] Hiru zatitan banatuta dago Inferno (infernua), Purgatorio (purgatorio edo garbitokia) eta Paradiso (paradisua).
Jatorrizko izenburua La commedìa bazuen ere, Giovanni Boccacciok divina (jainkotiar) adjektiboa jarri zion.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |