Akio Morita

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akio Morita (Aichi, Japonia, 1921 - Tokio, Japonia, 1999) japoniar enpresa-gizona izan zen, Japoniako enpresa-gizon ospetsuenetakoa.

Biografia

Osakako Unibertsitatean ikasi zuen. Gerra-garaian, enperadorearen ontzidian aritu zen lanean. 1946an, Sony etxea sortu zuen, Ibuka Masarurekin. Finantza-, marketin- eta merkataritza-lanen arduradun izan zen. Nazioartean izan zuen lehenengo arrakasta miniaturazko irrati-transistorea izan zen (1955ean). Gero, Estatu Batuetan Sony zabaltzeko oinarri sendo bat osatu zuen, eta hainbat lantegi jarri zituen Kalifornian.

1970ean, Sony izan zen New Yorkeko burtsan kotizatu zuen lehenengo enpresa japoniarra. 1971tik aurrera, enpresako presidente izan zen, eta, 1976tik aurrera, zuzendari nagusia.

Moritak erabaki zuen Sonyk gai berritzaileekin lan egin behar zuela, walkmanak eta bideo-zintak eginez, esate baterako. Garrantzizko lana egin zuen, bestalde, Japoniaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-tirabirak baretzeko, bi herrialdeetako harreman ekonomikoetako taldean lan eginez.

Garuneko eritasun baten ondorioz, Sonyren zuzendaritza utzi behar izan zuen 1994an.

Kanpo loturak


Erreferentziak