Aleksandr Karelin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Karelin RN 09-2013.jpg

Aleksandr Alexandrovitx Karelin (errusieraz: Александр Александрович Карелин, Novosibirsk, 1967ko irailaren 19a), kirolari, politikari eta Errusiar Federakundeko borrokalari olinpiar ohia. Urrezko domina irabazi zuen 1988, 1992 eta 1996ko Olinpiar Jokoetan. Errusiar hartza, Aleksandr Handia eta Esperimentua ezizenarekin, 1987tik 2000ra garaitu gabe mantendu zen nazioarteko lehiaketetan, Rulon Gardnerren aurka galdu zuen arte Sidneyko Olinpiar Jokoetan (2000).

Bere ikaragarrizko indarragatik eta borrokalari olinpiar gisa izandako arrakastagatik goretsia izan da. Borroka grekoerromatarrak izan duen borrokalari onenetarikotzat hartzen da. Borroka libre profesionalean ere parte hartu zuen. 1999. urtean, Akira Maedaren aurka borrokatu zuen, eta 2'5 milioi dolar irabazi zituen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karelin 2000. urtean erretiratu zen borrokalari libre gisa, eta ibilbide politikoa hasi zuen. Errusia Batua alderdiko kide egin zen, eta Novosibirskeko oblasteko ordezkari izan zen estatuko Duman 1999 eta 2003an. 2007an Dumako ordezkari hautatua izan zen Stavropoleko lurraldean. Bestalde, gaur egun, Dumako nazioarteko arazoen batzordeko kide da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Karelin Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]