Alexander Fredro
Wikipedia(e)tik
Alexander Fredro (Surochów, gaur egun Polonia, 1793ko ekainaren 20a - Lviv, gaur egun Ukraina, 1876ko uztailaren 15a) polonierazko antzerkigilea izan zen. Molièreren eta Carlo Goldoniren eragina nabari zaio haren komedia askori. Poloniako lehen antzerkigiletzat hartzen da.
Lan aipagarrienak: Geldhab jauna (1818), Damak eta husarrak (1825), Jowialski jauna (1832), Zemsta (1833, Mendekua) eta Neskatilen zinak (1833).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.