Alexandre Lagoya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses gitarrista, jatorriz egiptoarra (Alexandria, 1929 - 1999). Nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Villa-Lobosekin eta Castelnuovo-Tedescorekin ikasi zuen. Parisen Ida Presti ezagutu zuen, eta gitarrista-bikote ospetsua osatu zuten biek elkarrekin. Bikoteak Bi gitarretarako kontzertua (1956) obra famatua konposatu zuen. Harrezkero, musikari askok idatzi zituzten musika-lanak bikote honentzat. Lagoya Parisko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen 1969tik 1994ra. Ondu zituen lanen artean daude: Rêverie et caprice (gitarra bakarrerako) eta Prélude (bi gitarrarako). Gitarra jotzeko teknikan hainbat berrikuntza sartu zituen: eskuin eskuaren posizio berria, pizzicatoa azkartzeko eta staccatoa hobetzeko posizio berriak, eta bi haritan txioa egiteko aukera.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak