Heitor Villa-Lobos
Heitor Villa-Lobos (Rio de Janeiro, Brasil, 1887ko martxoaren 5a - Rio de Janeiro, 1959ko azaroaren 17a) brasildar musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Biolontxeloa jotzen ikasi zuen Benno Niederbergerrekin. Ohiko ikaskuntzari uko egin zion beti, eta bere kasa osatu zituen ikasketak. 1915. urtetik aurrera bere lanen kontzertualdiak antolatu zituen Rio de Janeiron. 1923-1930. urteetan Europan bizi izan zen, Parisen batik bat. Ondoren Brasilen aritu zen hamabost urtez gazteei eta herri xeheari musika irakasten. Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen askotan.
Brasilgo herri-musikaren elementuak erabili zituen bere musikan. Erakunde eta Unibertsitate askotako kide izan zen, eta ohorezko karguak izan zituen. 3.000 bat lan idatzi zituen; besteak beste operak, balletak eta sinfoniak idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.