Alexandre Trauner
Wikipedia(e)tik
Alexandre Trauner (Budapest, Hungaria, 1906ko abuztuaren 3a - Omonville-la-Petite, Manche, Frantzia, 1993ko abenduaren 5a) frantses zinema-dekoratzailea izan zen.
[aldatu] Biografia
Carnéren errealismo poetikoa erakusten dute haren dekorazioek: Drôle de drame ("Drama barregarria"), Le Quai des brumes ("Laino-kaia"), Les Enfants du paradis ("Paradisuko haurrak"). Estatu Batuetan Billy Wilderrekin lan egin zuen: "Mari-mutikoa", "Irma gozoa". Mon frère Jacques filmak Eszenografia Onenaren Oscar saria lortu zuen 1961. urtean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
